Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:06 am,
temperature icon 9°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

GAZTE KOOPERANTE EUSKALDUNAK | Ekuadorreko Riobambako komunitateak gertutik ezagutuko dituzte Durangaldeko 11 gaztek

Testua | Izaskun Ellakuriaga

Argazkiak | Bilboko Elizbarrutia

Urritik maiatzera argazkiko gazteek Iparra-Hegoa izeneko ikastaroan parte hartu dute, Bilboko Elizbarrutiko Misioetako Elkarteak eta Caritaseko Kooperazio taldeak antolatuta. Urte asko daramatzate bi elkarteek ikastaro hau antolatzen. Baina lehenengoz egin da euskara hutsean, eta Durangon egin da.

4-Curso Norte_Sur 2015

“Ikusi, epaitu eta ekin” goiburua duen metodologia erabili dute formakuntzan. Munduko iparraldean eta hegoaldean sortzen diren hartueman eta elkarreraginak nolakoak diren aztertu dute formakuntza saioetan. Inguru hurbilean dauden kooperazio proiektua ere gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Eta datozen bi hilabeteetan, bertatik bertara bizipen nagusia izango dute. Ekuadorreko Riobamba hiriburura joango dira.

20-Curso Norte_Sur 2015

| Uztailean eta abuztuan | Batzuk uztailean, besteak abuztuan egingo dute bidaia. Bi egitasmo izango dituzte jomuga. Lehenengoan, nerabe eta nagusien hezkuntza egitasmoan murgilduko dira. Bigarrenean, antzeko formakuntza jaso duten gazteekin esperientzia elkartrukatuko dute. Kasu bietan, partaideen bizipenak izango dira garrantzitsuak. Gero, bueltan, ekintzetan gauzatuko diren bizipenak, euren esanetan. Izan ere, gero hemengo elkarteetan ekin eta parte hartzeko asmoa dutelako.

14-Curso Norte_Sur 2015

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu