Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
4:12 am,
temperature icon 8°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Emakumeen Mundu Martxak feminismoa ereingo du Durangotik pasatzean

Mugalari

| Irailaren 28tik urriaren 4ra bitartean zeharkatuko du Euskal Herria

Durangoko Plataforma Feminista ereite sinboliko baten bidez hasi da Emakumeen Mundu Martxarako ekintzak antolatzen. Izan ere, martxoaren 6an Kurdistanen errebindikazioz beterik hasi zen karabana feministak irailaren 28tik  urriaren 4ra bitartean zeharkatuko du Euskal Herria . Durangotik urriaren 3an pasatuko da.

martxa1

ARGAZKIA | Emakumeen Mundu Martxa

Hauetan egunetan burutuko diren ekintzak haziak izango dituzte ardatz elikagaien burujabetza eta beste zenbait errebindikazio feminista gogorarazteko. Ondoren martxak gure udalerrietatik igarotzean ereite horren uztak jasoko ditu Euskal Herriko emakumeon borrokak irudikatzeko eta beste lurralde batzuetara eroateko.

Durangon, Bilgune Feminista eta Andereak taldeko zenbait partaide bideo bat prestatzen ari dira, orain dela zenbait egun ereindako hazietatik abiatu eta fruitu feminista ederrak emango dituen baratzeari buruzkoa.

Grabaketa Mundu Martxari ondo etorria emateko antolatu diren ekimenak iragartzeko ere erabiliko da. Ekimenon berri irailaren 10ean, Durangoko Andragunean, asanblada ireki batean emango da. Antolatzaileek parte hartu nahi duten emakume guztiak gonbidatzen dituzte.

| Amaiera, Portugalen | Emakumeen Mundu Martxa urriaren 17an amaituko da Portugalgo Coimbra hirian. Zazpi hilabeteotan hainbat herrialdetako milaka  emakume ari dira, inposatutako eredu kapitalista, patriarkal eta arrazistaren aurrean,  munduari bizitzeko beste era bat erakusten,  aukera feminista erakusten hain zuzen.

“Gure gorputzak, geure territorioak, martxan jarraituko dugu libre izan arte” lelopean, hainbat ekitaldi antolatu dira solidaritatea, poztasuna eta emakumeen sormena indartzeko eta manifestatzeko gonbitea luzatuz.

Errebindikazioa ere presente dago. Karabana feministak bizi dugun indarkeria mota ezberdinak azaldu eta salatu ditu eta mugimendu feminista indartu egin du kale ekintzetara hainbat emakume gehituz eta mugimendu sozialekin sareak ehunduz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu