Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
1:18 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

OIZ MENDIA | Orientazio mahai berria ipini dute tontorrean

I. Ellakuriaga

Oiz mendira doazen bisitariek mahai berria aurkituko dute tontorrean. Orain dela gutxi jarri du segurtasun seinaleetan espezializatua dagoen Abando Seguridad enpresa bizkaitarrak. Inguruetako mendiak identifikatzeko informazioarekin batera, mitologia eta historiari lotutakoa ere eskeiniko du.

Foto_Oiz_abando_seguridad

Orientazio mahai berria. | ARGAZKIA | Abando Seguridad

Orientazio mahaiak Nafarroako edo Gipuzkoako mendietatik hasita, Bizkaiko mendi adierazgarrietaraino eta parez pare dituen Anboto gailurreriako tontorrak identifikatuta ikusiko ditugu. Horrekin batera, modu entretenigarri eta laburren, Anbotoko Mariren historia, Oiz mendiaren iragana Deiadar Mendi modura, edota abeltzaintza erabilerak Oiz mendi magalean zer garrantzia zuen ere azalpenak jasotzen ditu.

Bi metro dituen korten altzairuan landutako pieza da mahaia eta mahai artistikotzat jotzen dute enpresakoek eurek.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu