GURE ESKU DAGO | Bilboko Areatza eta Ripan zehar batuko dira Durangaldeko oihalak
I. Ellakuriaga
Bihar, goizetik gauera arteko egitaraua prestatu du Gure Esku Dago ekimenak Euskal Herriko hiriburu guztietan. Erabakitzeko eskubidearen alde milaka lagun batuko da igandean, ekainaren 21ean. Eguerdiko 12etan izango da ekitaldi nagusienetako bat: herriz herri josten ibilitako oihalekin kate erraldoia egitea. Bilbon Areatzatik Euskalduna zubia arteko itsasadarraren alde biak beteko eta batuko dira kolorezko ohialez. Durangaldean egindakoak Areatza eta Ripan kokatuko dira.
Goiz-eguerdian, Areatza inguruan eta Bilboko alde zaharrean kokatuko da jaia. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik aurrera San Mamesen egingo da ekitaldi nagusia.
San Mameseko ekitaldirako beharrezko da sarrera aurrez erostea, eta antolatzaileek Bilbora joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute.
Etiquetas: Gure esku dago