Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:59 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

DURANGALDEA RUNNING | «Orokorrean sekulako lana egin genuen Espainiako txapelketan»

Durangaldea Running 

Ostiralean Durangaldea Runningeko kideak (Txiki David García, Jon Saiz Truchuelo, Txomin Marañon Gorospe, Juan Bragado eta Ander Hilera)  furgoneta hartuta Ourensera abiatu ginen, igadean lasterketan parte hartzeko. Gugaz batera Junior mailan dagoen Eider Gorritxategi Jaio durangarra.

IMG-20150614-WA0004

ARGAZKIA | Durangaldea Running

Bidaia luze baten ondoren, gauean iritzi ginen bertara. Giro ederrean bidaia egin afaldu eta oheratu ginen.

Hurrengo goizean, bertako mendietatik buelta bat eman genuen korrika eta arratsaldean dortsalak bildu genituen. Gauean pasta afaldu genuen eta arin oheratu ginen igandean topera egoteko. Lasterketa eguna iritzi zen, eta aurretik 13 kilometroko igoera bat genuen, zekulako giroa somatzen zen Esgos herrian, maila altuko korrikalariekin bertan.

Guk ahalik eta lasterketa hoberena egitea zen helburu eta taldeka postu on bat lortzea. Orokorrean sekulako lana egin genuen talde guztiak eta 5. postu on bat lortu genuen. Gainera Eiderrek Espainiako txapelketa irabazi zuen Junior mailan.
Lasterketan asko disfrutatu ondoren eta gure taldeko giro apartarekin pozik etxera itzuli ginen.

Txominen ustez, «hasieratik oso ritmo altuan hasi zen lasterketa eta Txiki aurreneko postuetan abiatu zen. Nire kasuan lasai irten nintzen azken 4 kilometro gogorrak ondo bukatzeko. Lasterketa aurrera zihoala jendea aurreratzen joan nintzen eta azkenik postu onean bukatu nuen».

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu