IBILALDIA 2016 DURANGO | Dagigun! izango da Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek zabalduko duten deia
Izaskun Ellakuriaga
| Laugarrenez egingo da Durangon Ibilaldia. 1980, 1992 eta 2005ean egin ziren aurreko hirurak
2016ko maiatzaren 29an ospatuko den Ibilaldirako leloa eta logoa aurkeztu dituzte Ibaizabal eta Kurutziaga Ikastolako arduradunek gaur, ikastola bakoitzean egin den jai banatan. “Etorkizuneko euskal herritar jantzi, prestu eta konpetenteak hezteko” konpromisoa erakutsiz ekintzarako deia egin nahi dutela azpimarratu dute.
Dagoeneko, Kurutziagaikastola.eus webgunean nagusi da Ibilaldia 2016ko logoa. Jaiari dagozkion helburuak, organigrama eta kronograma jasotzen dituen dokumentua kontsultagai dago. Ibilaldiaren eredua aldatzeko unea heldu dala azpimarratzen dute bertan, besteak beste. Ibilaldi bat gehiago egin beharrean, ibilaldi berri bat egiteko asmoa agertu dute. Jai hutsa barik, konpromisoa erakusteko eguna izan beharko litzatekeela nabarmenduz.
Horregaitik, bi ikastoletako ikasle, ikasle-ohi, irakasle eta gurasoei, zein euskalgintzan dabiltzan beste eragileei ere urte osoan Ibilaldia antolatzeko beharrezko duten elkarlanean parte hartzeko deia ere zabaldu dute.
| Denda Barrenkalean | Gaur logoa eta lema aurkeztuta, hurrengo materialea saltzeko denda zabalduko dute. Arropa da momentuz saltzen hasiko direna. Horretarako, udaletxe ondoan, Barrenkalean zabalduko dute ekainean. Honakoa izango da ordutegia:
Asteazkenetik Ostiralera 10:00-13:30 eta 16:30-20:00
Larunbatean: 10:00-13:30
Etiquetas: Durango, euskara, euskera, Ibilaldia 2016