Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:44 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Josu Bergara musikariak ekainaren 18an Bilboko Kafe Antzokian zuzeneko diskoa grabatuko du

Mugalari

Josu Bergara kantautoreak bere disko berria grabatuko du ekainaren 18an 21:30etan Bilboko Kafe Antzokian. «Karramarroen Hiria» (Autoedizioa, 2006), «Nora zoaz» (Autoedizioa, 2009) eta «Katiuska gorriak» (Taupaka elkareta, 2012) diskoak argitaratu ondoren, eta Euskal Herriko zein Bartzelona, Madril, Valentzia, Girona, Alacant eta Londres moduko hirietan zuzeneko kontzertuak eskaini ostean, Ea herriko musikariak disko berria prestatzen hasi da.

josu bergara

Laugarren lan honek «Kanta txikien indarra» izenburua izango du eta Nerea Alberdi (bibolina), Mikel Nuñez (pianoa), Txema Arana (bateria) eta Daniel Gonzalez (baxua) musikarien laguntzarekin Bilbon zuzeneko berezia eskainiko du. Gaizka Peñafiel trikitilaria,  Maria Rivero  eta Mikel Markez abeslariak ere parte hartuko dute disko berrian.

Bergararen hitzetan, lan berrian erronka bikoitzari aurre egingo diote: «Alde batetik abesti berriak publiko aurrean aurkeztuko ditugu eta bestetik kontzertua zuzenean grabatuko dugu. Ondorioz ez dugu estudioko tranparik izango diskoan, bertan entzungo dena zuzenekoa izango da. Modu adierazgarrian, bizian eta gertukoan».

| Melodiaren garrantzia | Damien Rice, Glen Hansard, Herman Dune edo Ray Lamontagne-ren ahotsak  eta doinuak gogoraraziz, melodiaren garrantzia eta letretan kutsu poetikoa ederki islatzen dira Josu Bergararen musikan.

Pau Alabajos, Aiert Erkoreka (Extremoduro), Roberto Crespo (Ke No Falte), Napoka Iria, Axular Arizmendi (Nahixan), Marc Ramiá,  David Sanchez edo Nerea Alberdi (Dr. Maha´s Miracle Tonic) musikariekin kolaboratu du. Horrez gain, bere musika ezagutzera emateko bideoklip ezberdin eta deigarriak landu zituen aurreko diskoetan Iñigo SBeltza zuzendariarekin batera  (Bikini Beltza, Nora zoaz) eta ezaguna egin da ere, Athletic Club taldearekin lotutako bi abesti egiteagatik: «Gure Kanta» eta «Aitxitxen bufandie«.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu