Asteazkena,
2024ko Maiatzak22

MugaKultura

loader-image
Durango
5:24 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

GUTUNA | EH Bilduk alkatetzarako bere hautagaitza aurkeztuko du larunbateko osoko bilkuran

EH Bildu Durango

EH Bilduk Durangoko herritarrei iragarri nahi die bere burua aurkeztuko duela larunbat honetan, udalean alkatea izendatzeko egingo den bilkuran.

Joan zen astean, frente zabal honetan lanean ibili garen eta ibiliko garen herritarrekin batera asanblada egin ostean hartu dugu erabakia. Larunbatean gure hautagaitza aurkeztuko dugu, iritzi diogulako, Durangok aldaketa nabarmena behar duela, bai politika egiteko moduetan eta baita edukietan ere. Politika ulertzeko eta egiteko modua edo moduak aldatu behar direla uste dugu, eta aldaketa hori berehalakoa, gaurtik aurrera, izan behar dela. EH Bilduk politika herritarrei zerbitzu emateko tresna gisa ulertzen du, eta beraz, erabakiak zuzenean herritarrekin batera hartzea ezinbestekoa dela deritzogu. Ildo horretatik, udaleko atea bi norabidetan zabaldu gura dugu: herritarrak udalera sartzeko eta politika egiten dugun eta duten ordezkariak kalera ateratzeko.

Edukietan lehentasuna eman behar zaie durangarrek dituzten eguneroko arazo eta beharrizanei. Adibide asko ditugu, baina batzuk aipatzearren: Etxebizitza izateko jendeak daukan premiari erantzun behar zaio; auzoetako jendeak egiten dituzten aldarrikapenei kasu egin behar zaie, auzoak berpiztu eta zerbitzuak jarri nahi dituzten horiei, hain zuzen; Durangon negozio bat ireki nahi duten horiei, dispertsioaren eraginez milaka kilometrotara daudenei eta beraiek bisitatzearren bizitza arriskuan jartzen duten horiei, konponbide bat eman behar zaie; edo gure espazio publikoak gure zerbitzura, herriaren zerbitzura jarri nahi dituzten horiei. Durangar guztientzat  lan egingo dugu, herrian dauden eta arrazoi ezberdinengatik egon ezin direnentzat.

Aldaketa behar du Durangok, politika ulertzeko eta politika egiteko moduetan, hain zuzen, Durangoko herritarren gehiengoari begira kokatzeko.

Eta horren guztiaren alde dauden, aldarrikapen horrekin bat egiten duten, 4.300 botoren babesa izan dugu. Ez gara zerrendarik bozkatuena izan, baina uste dugu lehenengo egunetik Durango aldatzeko esfortzua egin behar dugula, gure mezua frankoa eta argia izan delako, eta mezu hori babestu duen herritar taldea zabala izan delako. Gainera, jakin badakigu aldaketaren aldeko mezua eta apustua ez dela EH Bildurena bakarrik izan. Horregatik, legegintzaldiko lehenengo egunetik garrantzitsua da indar politiko bakoitza non kokatzen den jakitea: Durango hobea egiteko aldaketaren alde; edo gauzak betiko moduan jarraitzearen alde.

Arinago edo beranduago, jakin badakigu, aldaketa Durangora ere helduko dela. Larunbateko botazioen emaitza dena delarik ere, argi daukagu gure konpromisoa zein den: Durangoko herritarrekin prozesu hartzaile honetan, oraindik bizirik dagoen prozesuan, hartu ditugun 201 konpromisoak betetzea, hauteskundeetan iragarri genituenak.

Laburbilduta, EH Bildu Durangon hauteskundeak irabazteko aurkeztu zen, eta lortu duena, besteak.beste, hurrengoa izan da: ezkerreko abertzaleek zerrenda bateratu batean inoiz lortu ditugun emaitzarik onenak. Hori da, hain zuzen, Durangoren aldaketa politikoa eta soziala lortzeko oinarririk sendoena.

2015.06.09

ARGAZKIA ! EH Bildu

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu