Igandea,
2024ko Abenduak29

MugaKultura

loader-image
Durango
5:10 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Amorebietak asteburu honetan ‘Zornotzan Jan Alain’ pintxo lehiaketaren laugarren edizioa ospatzen du gaurtik igandera

Mugalari

| Amorebieta-Etxanok asteburu honetan Zornotzan Jan Alain pintxo lehiaketaren laugarren edizioa ospatuko du

| Zornotzarrek sei gune izango dituzte horretarako bihartik igandera bitartean

| Hiru sari egongo dira: sari nagusia (epaimahaiak emango duena), sari herrikoia eta zerbitzaririk onenarentzako saria

‘Zornotzan Jan Alai’ Amorebieta-Etxanoko pintxo ibilbidearen laugarren edizioa gaur hasiko da. Herriko 54 taberna eta jatetxek parte hartuko dute bi sari nagusiak irabazi nahian eta baita zerbitzaririk onenarentzako saria eskuratzeko ere.  Edizio hau aurreko urtekoekin alderatuz, arinago egingo da ekainean eta uztailean dauden beste herri ekimen batzuekin pilatu ez dadin: Haizetara, jaiak, Enrike Renteria lehiaketa, etab.

huevo

Boroa Jatetxeko pintxo bat. | PHOTO | Boroa

Sariei dagokienean, epaimahaia lehiaketan parte hartzen duten establezimendu guztietara joango da isilpean, pintxorik berritzaileenaren saria ezagutzera emanez.  Epaimahaia gastronomia arloan adituak diren hiru edo lau pertsonek osatuko dute eta lehiaketaren amaieran jakinaraziko da nortzuk izan diren.  Lehiaketak irauten duen lau egunetariko edozeinetan, epaimahaikideak ostalaritza establezimenduetara joango dira era anonimoan eta pintxoak probatu eta puntuak emango dizkiete. Aurten epaimahaia taldean edota banaka hainbatetan eta egun desberdinetan, pintxorik berritzaileena saria eskuratu dezaketen pintxoak probatzera joango da sekretuan, pintxoaren prestakuntza eta kalitatea ez dela aldatzen ikusteko.

Epaimahaiak kontuan hartuko du pintxoa lehiaketako egun guztietan berdin prestatuta egotea eta ostalaritza establezimenduaren ezaugarriak ere kontuan izango ditu: handia edo txikia den, jatetxea den, taberna, pintxoa ateratzeko zenbat denbora behar duten, etab.  Era berean, ondokoak era baloratuko dira: pintxoa nola aurkeztuta dagoen, lehengaien kalitatea eta oreka, zaporea osotasunean, gozamena eta originaltasuna.

Gainera, denok parte hartu ahal izango dugu herritarren ustez pintxorik onena dena aukeratzen eta baita zerbitzaririk profesionalena aukeratzen ere.  Lehiaketa herrikoian parte hartu nahi dutenek, txartel bat jasoko dute lehiaketan parte hartuko duten establezimendu guztiak biltzen dituena. Herria sei gunetan bereiziko da eta gune bakoitzean gutxienez hiru pintxo jan beharko dira. Horrela, bakoitzak bere pintxoen ibilbidea egingo du.

Guneen arabera pintxoak jan ondoren, txartelean gure iritziz hiru onenak idatziko ditugu, lehentasun hurrenkera errespetatuz eta baita profesionalena iruditzen zaigun zerbitzariaren izena ere.

Establezimendu bakoitzak lortutako puntu guztiak batuko dira eta puntuak osotara batu ondoren, ‘Zornotzan Jan Alai’ Lehiaketako Pintxo Herrikoirik Onena (1.000 eurotako saria) eta zerbitzaririk profesionalena aukeratuko dira eta herriko pintxoen Top Tena osatuko da.

Sari banaketa Zelaieta Zentroko auditorioan egingo da ekainaren 7an, igandea, 20:00etan.

 

| Prezio herrikoiak eta herritarrek parte hartzea | Ekimenak arrakasta izan dezan, herritarrek parte hartzea oso garrantzitsua izango da aurten ere. Beraien iritziz pintxorik onenak zeintzuk diren esanez txartela betetzen dutenek, 500 euroko saria izango duten zozketan parte hartuko dute.

Pintxo guztiek salmenta prezio bakarra izango dute, hala nola, 1,30 €. Parte-hartze hau da lehiaketaren mamia. Amorebieta-Etxanoko auzo guztietan bezeroak mugitzea ekarriko du honek eta milaka pertsonek herri guztian zehar pintxoak jan ditzatela lortuko da eta hori berez, parte hartuko duten taberna eta jatetxe guztientzat sari bat da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu