Astelehena,
2024ko Maiatzak27

MugaKultura

loader-image
Durango
9:23 am,
temperature icon 14°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

GUTUNA | Durangoko EAJ-PNV: 2015eko Udal Hauteskundeetako emaitzen balorazioa

Durangoko EAJ-PNV 
Lehenik eta behin, luzamendutan ibili gabe, modu lasai, baketsu eta demokratikoan bozkatu duten durangar guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu. Eta nola ez, gure eskerrik zintzoena eta beroena baita EAJ-PNVrengan konfiantza osoa jarri duten herritar guztiei. Hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izatea lortu ostean, Durangoko EAJ-PNVek eskua luzatzen die beste behin gainerako indar politikoei, Durango hobeago bat eraikitzeko apustua egiten duten alderdi guztiei hain zuzen. Ahalegin guztiak egingo ditugu akordioetara heltzeko borondatea duten alderdiekin akordioak erdiesteko. EAJ-PNVek guztiak izango ditu gogoan Durango haziarazteko.

PNV Durango1

Azken 4 urteetan, Durango hazi egin da ongizatean, gizarte estalduran, bizitzan. Eta bide horretan garatu dadila nahi dugu, pertsona guztiekin, inor bide ertzean utzi barik. Izan ere, guretzat pertsona izan da ardatza, hala da gaur egun eta hala jarraituko du izaten etorkizunean ere. Hitzak baino, EAJ-PNV ekintzak dira. Durangoko EAJ-PNVek gaitasun handiko talde berriztua aurkezten du, durangar guztien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Pertsonen duintasunarekin eta garapenarekin konprometitutako herri baten alde lan egingo dugu, Durango hiri adiskidetsu bihurtuko dugu guztiontzat.

PNV 2

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu