Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:59 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 68 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

MIKEL NUÑEZ | «Esperientzia berezia izango da Josu Bergararekin disko bat grabatzea zuzenean»

Mugalari

| Mikel Nuñez Lauzirika pianojole Durangarra Josu Bergara kantautorearen laugarren diskoaren grabaketan parte hartuko du

Mikel Nuñez Lauzirika Durangoko musika eskolan hasi zen pianoagaz eta 18 urtegaz Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioan sartu zen J.A. Latorregaz ikesten. Bertan Grado medio amaitu zuen 2005. urtien. 2006an Kresala taldien sartu zen eta Durangoko Rock Izar eskolan hasi solfeo, piano eta armoniako irakasle moduen. Orain, Musikenen, Jazz goi mailako ikasketen 4. eta azken kurtsoan dabil murgilduta Iñaki Salvador handiagaz ikesten. Ordutik hona talde askotan parte hartu du, Argamboys, EDAN, Gorantz Erori (Antton), Sweet Margot, Toubkal, Broken Snails, Mr Swing jazz band, Herri Maite akordeoi taldea, Swingpapers, … Eta hainbat grabazino eta estudioko lanak. Honetaz aparte moldaketak eta konposaketak egin ditu Mikel Nuñezek (Durango, 1983) dokumental eta laburmetairako, bataz beste Bideografik Ekoizpenak enpresarako, eta Bigorringo estudioagaz elkarlanean. Mr. Swing enpresakin ere pianista moduan lan ugari egin ditut 2010etik hona.

IMG_20150517_142704

Josu Bergara eta Mikel Nuñez. | ARGAZKIA | Taupaka Elkartea

Noiz hasi zinen pianoa jotzen?

Zazpi urterekin akordeoia hasi nintzen aitagaz etxien, eta 8kin pianoagaz hasi nintzen. Ordutik hona ez naz gelditu.

Zer suposatuko du zuretzat Josu Bergararen ‘Kanta txikien indarra’ diskoan parte hartzea?

Esperientzia berria eta berezia izango da. Aurreko diskoan be parte hartu neban, baina behin diskoa landuta zegoela. Oin berriz hasierako lana ere ikusiot eta zuzenean Josukin lantzeko aukera izan dot. Bestalde, diskoa zuzenean grabatuko da, oin arte ez dot euki aukerarik holako grabazino bat eiteko eta publikoak eragiten dauen urduritasun puntu hori politte izango dala usteot.

Zein da zure helburu nagusia musikari moduan?

Bizi guztia daramat musikan murgilduta ta gustauko jaten honetaz bizi ahal izatea, eta bestalde kalitatezko lana eskeintzea, bai publikoa baita ni neu ere gustora gelditzea eiten dotenagaz.

Edateko… zer?

Momentuan arabera, baina zerbeza hotz bat beti ondo sartzen da.

Maite duzun pelikula.

‘Forrest Gump’ edo ‘El Pianista’. Baina gehien ikusiotena ‘El Señor de los anillos’.

Zure disko kuttuna.

Azkenaldian ‘Invisible Cinema’,  Aaron Parks.

Eta bukatzeko, liburu bat.

Irakurri dodan azkena La catedral del mar izan da.

 

| Josu Bergara |

Josu Bergara kantautoreak bere disko berria grabatuko du ekainaren 18an 21:30etan Bilboko Kafe Antzokian. ‘Karramarroen Hiria’ (Autoedizioa, 2006), ‘Nora zoaz’ (Autoedizioa, 2009) eta ‘Katiuska gorriak’ (Taupaka elkartea, 2012) diskoak argitaratu ondoren, eta Euskal Herriko zein Bartzelona, Madril, Valentzia, Girona, Alacant eta Londres moduko hirietan zuzeneko kontzertuak eskaini ostean, Ea herriko musikariak disko berria prestatzen hasi da.

Laugarren lan honek ‘Kanta txikien indarra’ izenburua izango du eta Ea herriko kantautoreak Nerea Alberdi (bibolina), Mikel Nuñez (pianoa), Txema Arana (bateria) eta Daniel Gonzalez (baxua) musikarien laguntzarekin Bilbon zuzeneko berezia eskainiko du. Gaizka Peñafiel trikitilaria, Maria Rivero eta Mikel Markez abeslariak ere parte hartuko dute disko berrian.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu