Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
12:40 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Pertsona bat atxilotu dute indarrez lapurreta egiteagatik Durangon

Mugalari

|Durangoko ertzain-etxeko agenteek 39 urteko gizon bat atxilotu zuten, atzo arratsaldeko azken orduan (igandea), herritar bati eraso egitea eta bi telefono mugikor ebastea egotzita

Maiatzaren 3an herritar batek Ertzaintzan salatu zuen goizalde hartan indarkeria erabiliz lapurreta egin ziotela herri horretako jai-esparrutik ateratzen ari zenean. Antza denez, lau gizonezko hurreratu zitzaizkion hango aparkaleku batean eta, jipoitu ondoren, zeramatzan bi telefono mugikorrak kendu zizkioten.

Ertzaintza berehala hasi zen ikertzen delitu-ekintza horren egileak identifikatzeko eta, atzo arratsaldean, 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Durangoko ertzain-etxeko agenteek lapurretarekin zerikusia zuelakoan. Aurretik beste pertsona bati ere leporatu diote gertakarietan parte hartu izana.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu