Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:35 am,
temperature icon 10°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

Elorrioko udaltzainek desfibriladorea erabiltzeko prestakuntza jaso dute

Mugalari

Elorrioko Udala lanean ari da udalerria bihotzeko gaitzen aurrean babestutako gunea izan dadin eta, horrela, Udaltzaingoak desfibriladore bat erosi du. Gailu hori udal kiroldegian dagoenari gehitzen zaio.

desfibrilador policía municipal

Elorrion erositako desfibriladorea. | ARGAZKIA | Elorrioko Udala

Ana Otaduik adierazi duenez, “edozein pertsonari gelditu ahal zaio bihotza, edozein unetan eta edozein lekutan. Horregatik, uste dugu ezinbestekoa dela Udaltzaingoak horrelako egoera bati aurre egiteko beharrezkoa den materiala izatea”.

Datuek erakusten dutenez, berehalako heriotzen %85 baino gehiagoren jatorria bihotzean dago, horietatik %90 ospitaletatik kanpo gertatzen dira, eta %5 baino ez dira ondoriorik gabe bizirik irauten dutenak. “Datu horiek ikusita, Udaletik, gure herrikideek jasan dezaketenaren aurrean prestatuta egotearen aldeko apustua egin dugu”, adierazi du Otaduik.

Elorrioko Udaltzaingoa osatzen duten zazpi agenteek gailua erabiltzeko prestakuntza jaso dute. Horrela, Otaduik adierazi du “bizirik irauteko modu bakarra tratamendu egokia eta berehalakoa ematea dela, Bihotz-Birikietako Berpizte (BBB-RCP) egokiaren bitartez. Hori dela eta, ezinbestekoa da desfibriladore bat gertu eta erraz erabiltzeko moduan izatea, osasun taldeak heltzen diren arte”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu