Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:30 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

GUTUNA | EH Bildu: Abadiñoko zirkuan fikzioa nagusi

Saioa Zuazubiskar

(Abadiñoko EH Bilduko zinegotzi ohia)

Politikan zoritxarrez ez du beti proiektu eta kudeaketa eredu onena duenak irabazten, baizik eta herritarrak ondoen konbentzitzen duenak. Konbentzimenduaren lehia horretan ordea, badaude metodoak eta metodoak.

Kanpaina elektorala den zirku mediatiko honetan, hainbat egunkaritan gure herriko PNV eta Independenteen ordezkarien elkarrizketak irakurriz, badirudi udaletxe ezberdinetan ibili izan garela lanean azken lau urteetan.

Kanpainan herritarren parte hartzerako baliabide ezberdinak jarri dituztela diote baina gogoan dugu, eurentzat lau urtean behin hauteskundeak egitea parte hartze nahiko zela esan zutenekoa. Baserri auzoek garrantzia duten programak garatu dituzte, baina galdetu dezatela Gaztelu, Gerediaga, Mendiola edo beste auzoren baten gobernu taldea zenbatetan egon dan bertan. Gogoan dugu zenbatetan eskatu dugun Abadiñoko enplegu plana sortzeko eskaria, eta oraindik zain.

Gogoan ditugu oraindik Muntsaratzeko pelotazo urbanistikoa eta etorteko daudenak, zeren eta legegintzaldi berrian Abadiñoko ordenamendu berria egiteko proiektua martxan jartzeko proposamenak, bati alarma denak pizten dizkio. Goiz da oraindik herriko planeamenduari ze norabide emango dioten jakiteko, baina orain arteko ibilia ikusita promotoreen mesederako egingo dela ziurtatu dezakegu.

Lau urtez eskatzen ibili garen proposamenekin orain aho betetzen dute elkarrizketetan, ez ondoren gobernutik beteko dituztelako baizik eta jendaurrean duten irudia hobetzeko. Lau urtetako ibilia ordea ezin da bi astetan garbitu. Metodoak eta metodoak badaude konbentzimendurako, gurea lau urtetako lana eta zuena bi astetako gezurrak.

Herriko udaletxean ez ditugu produktu ustelak freskoak bailiran saltzen dituzten saltzaileak, egia aurretik eta norberaren programa beteko duen lan taldea baizik.

abadiño aldizkaria-1

EH Bildu Abadiño.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu