Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:17 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

BELTZEAN MINTZO | Indijenek euren kulturaz eta euskaldunaz zer pentsatzen duten ikus-entzunezkoa Plateruenan ikusgai 27an

Izaskun Ellakuriaga

Garabide Elkarteak ekoiztutako dokumentala da ‘Beltzean mintzo’. Euskal Astearen egitarauan barruan ikusgai izango da. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimar, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako 14 ordezkari dira protagonista. Ikus-entzunezko honetan, euren hizkuntza bizipenak eta euskal komunitateaz duten ikuspegia kontatzen dute.

Garabidek eta Mondragon Unibertsitateak Hizkuntza Biziberritzeko Masterra antolatu dute HUHEZIn. Kooperazio linguistikoa ardatza dela, euren jatorrizko hizkuntza, kultura eta identitate biziberritze prozesuetan ari diran komunitateekin lan egiten dute. 2011 eta 2013 urteetan hainbat indígena Euskal Herrian izan dira masterrean parte hartzen eta “Beltzean mintzo” ikus-entzunezkoan horietako batzuen lekukotasunak jaso dituzte.

45 minutuko dokumentalean euren hizkuntzak nola dauden, kulturak eta herriak, eta nola ikusi duten euskararen eta euskararen herriaren egoera ikusi daiteke. 45 minutuko ikus-entzunekoa da.

Datorren maiatzaren 27an 19:00etan ikusgai izango da Plateruenean Garabide Elkarteak eginiko Beltzean mintzo. Amerikako jatorrizko hizkuntzen arnasaz ikus-entzunezkoa, Durangoko Udalak antolatutako Euskal Astearen barruan.

vlcsnap-2015-03-03-11h40m47s53

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu