Astelehena,
2024ko Maiatzak20

MugaKultura

loader-image
Durango
12:45 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

ABADIÑO | Euskal Eskola publikoaren jairako eta Ibilaldirako autobusak

Mugalari

Abadiñoko Udalak autobusa  antolatu gura dau berton erroldatutako bizilagunentzat,  ekainaren 7an Elgoibarren egingo dan Euskal Eskola Publikoaren jairako edota maiatzaren 31n Bilbon ospatuko dan Ibilaldira joateko.

Zerbitzua gauzatu ahal izateko gutxienik 20 lagunek emon behar dabe izena (gehienez, 110), maiatzaren 27a bitartean,  Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan,  3 € ordainduta. Horretarako  izena emoteko orria bete behar da, adin txikikoen kasurako atala daukana. Agiri hori bi toki horietako edozeinetan jaso daiteke.

Plazak betetzen badira ez da beste izen-emoterik onartuko.

Irteera, bi kasuetan, goizeko 9etan, Txanporta plazan eta Traña-Matienako autobus geltokian, eskolen aurrean. Bueltan, 19:00etan urten Elgoibartik zein Bilbotik.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu