Asteartea,
2024ko Azaroak26

MugaKultura

loader-image
Durango
2:46 am,
temperature icon 7°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

ABADIÑO | Merkataritza zentro batetik 500 eurotik gorako balioa duten bideo-jokoak lapurtzeagatik atxilotua

Mugalari

Herenegun (astelehena), arratsaldeko zazpiak eta laurden inguruan, Abadiñoko merkataritza-zentro bateko segurtasuneko arduradunek Ertzaintzari ohartarazi zioten, norbait harrapatu baitzuten establezimendutik hainbat salgai ebasten.

Bertaratutako ertzainek jakin zutenez, gertakarien ustezko egileak – identifikatutako 49 urteko gizon bat– beretzat hartu zituen guztira 555 euroko balioa duten zazpi bideo-joko, eta gainean zeraman motxila batean ezkutatu zituen. Motxila egokituta zegoen, hain zuzen, merkataritza-zentroko alarma-sistemak aktibatzea saihesteko. Erosketarik gabeko irteeratik ateratzen saiatu zenean, establezimenduko segurtasun-arduradunek geldiarazi egin zuten. Ertzainek ustezko egilea atxilotu zuten, ebasketa-delitu bat leporatuta. Aurretiaz, beste hirutan atxilotu dute antzeko gertakariak direla-eta.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu