Osteguna,
2024ko Abenduak12

MugaKultura

loader-image
Durango
4:43 am,
temperature icon 5°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Galdakaoko Oroimenaren Astea, orain 78 urte jazotakoak gogoratzeko

Nagore Ferreira 

1937ko udaberria benetan gogorra izan zen Bizkaian, tropa faxistek hainbat herri bonbardeatu zituzten, Durango, Gernika, Bilbo, Elorrio, Sestao, Zornotza, Plentzia, Mungia, Getxo, Zeanuri, Markina…eta Galdakao. Apirilaren 9an hasi eta makina bat bider bota zituzten bonbak Galdakaon, baina erasorik larriena maiatzaren 19an izan zan. Plazako etxeko babeslekuaren gain-gainean jausi zen. 23 galdakaoztar hil ziran, tartean, jakina, ume, emakume eta zaharrak, zibilak azken batean.

Galdakao

ARGAZKIA | Galdakao Gogora

Asteartean 78 urte beteko dira, urte askotxo, baina guk ez dugu ahaztu, ez dugu ahaztu nahi, eta ez dugu ahaztuko. Horregatik, aurten ere, Galdakao Gogora oroimen historikoa berreskuratzeko elkarteak, Galdakaoko Udalaren babesagaz, IV. Oroimenaren Astea egitarau kulturala antolatu du.

Burdin Hesia bertatik bertara ezagutzeko ibilaldi bik eta berbaldi bik osotu ko dute aurtengo Oroimenaren Astea, maiatzaren 17tik 23ra bitartean. Jarduera guzti-guztiak debalde izango dira.

Maiatzaren 17an, domeka, eta 23an, zapatua, Galdakaon dauden Burdin Hesiaera ikuntzaren aztarnak ikusteko bisita gidatuak egingo ditugu. Egun bietan hitzordua 9:00etan izango da, Udaletxeaurrean. Hilaren 17an, Bekelarreauzoa eta inguruan dagozan Burdin Hesiaren hondarrak bisitatuko ditugu, gure elkarteko kideak gidari direla. Maitzaren 23an, Altamira eta Olabarri auzoetako aztarnak aztertzek oaukera izango dugu. Lubakiak, bunkerrak, metrailadore-habiak eta babeslekuak ikusiko ditugu osteratxu honeetan.

Burdin Hesiaren aztarna ugari dagoz Galdakaon, urtero elementu berriren bat topatzen dugu, sarritan sasiaretan ezkutatuta.

Maitzaren 19an, 12:00etan, Galdakaoko Udalak ekitaldi instituzionala egingo du Plazakoetxen, Galdakaon izandako bonbardaketako biktimak gogoratzeko.

Egunberean, 19an, izango dugu Oroimenaren Asteko lehenengo berbaldia. Lourdes Herrasti izango da hizlaria, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Sailekokidea. “Mujer. Guerra y represión” berbaldia eskainiko du, emakumeek 1936ko gerra zelan bizi izan zuten azalduz. Emakumeek gerran bizitakoak gutxitan izaten dira berbagai eta aztergai; hutsune hori beteten lagunduko digu Herrastik. Ahaztuenartean, beharbada, ahaztuenak hauekdira, emakumeak. Haien oroimena berreskuratu gura dugu.

Maiatzaren  21ean, eguena, Jose Ariztimuño ‘Aitzol’ idazle eta kazetariaren bizitzea eta lana azaltzenduen ‘Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza’ dokumentala proiektatuko dugu. Ostean, Juantxo Agirrek,  Aranzadi Zientzi Elkarteko Arkeologia Saileko kideak, Aitzolek euskalkulturan izandako garrantzia eta eraginaz jardungo du. Berbaldi biak Gandasegi ikastetxeko Areto Nagusian egingo ditugu, 19:30ean.

Aurten ere Galdakaoko eta inguruetako jende ugari etortzea gura genuke. Erdu!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu