Astelehena,
2024ko Maiatzak27

MugaKultura

loader-image
Durango
7:56 am,
temperature icon 14°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

ASTE KULTURALA | Igandeko azokan 30 postu eta 80 ahuntz azpigorri izango dira Mañarian

I. Ellakuriaga

Maiatzarekin batera kultur astea antolatzen du Mañariako Udalak. Ekitaldi nagusia, artisau, elikadura eta landare azoka izaten da. Aurten, 20. Edizioa beteko du. Mañariako plazan, goizeko 10etatik eguerdiko 2etara, 18 ekoizleren artean 30 postu atonduko dituzte.

Mañaria Azpi Gorri

Bizkaiko Ahuntz Azpigorrien Elkarteak 80 animalia ekarriko ditu Mañariara erakusgai. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Azokan ikusi eta erosi daitezkeen artisautza lan, jan-edan produktuak eta landareekin batera, ahuntz azpigorriak ere izango du lekua. Bizkaiko Ahuntz Azpigorrien Elkarteak 80 animalia ekarriko ditu Mañariara erakusgai. Burduntzian erreta ere dastatzeko aukaera egongo da, pintxoak egingo dituztelako eguerdirako.

 

Mañariara urreratzen direnek artilea nola lantzen den erakusketa berezia ere ikusgai izango dute. Umeentzat, berriz, eskulanen tailerrak egongo dira. Ekimen osagarri modura, gainera, ‘Natura Mañarian’ gaia ardatz dela argazki lehiaketan parte hartu dutenen lanekin erakusketa egingo da frontoian.

C:Documents and SettingsmnevadoEscritorioTXI0001.JPG

Alex Txikon mendizalea. | ARGAZKIA | I. Gorriti

| Aste kulturala | Igandeko azoka aste kulturaleko ekitaldi nagusia da. Astean zehar, haurrentzat tailerrak, Alex Txikonen hitzaldia eta bertso afaria egin dira. Datorren astean, berriz, maiatzaren 23an, Bizkaiko udaberriko kontzertuen zikloan Bilboko Garaizarko Matsorriak, Orduñako Abesbatzak eta Mañariako Kirikiño Abesbatzak kontzertua emango dute Andra Mari elizan 20:00etan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu