Zuri-beltzean klik | Durangaldeko iragana argazki zaharren erakusketa ibiltari batekin ezagutzeko aukera
Izaskun Ellakuriaga
Ez daukate photosopik. Errealitatea distortzio barik erakusten dute. Garai bateko Durangaldeko lekuak, pertsonak, gertaerak erakusten dituzte. 300dik gora argazki zahar ikusi ahal izango dira Gerediaga Elkarteak antolatu duen erakusketa berrian. Erakusketa ibiltaria izango da eta Ermuan hasi du bere ibilbidea.
Gerediagaren ibileran argazkigintzak leku garrantzitsua izan du. Argazki bildumak batu edota kontserbatzeaz gain, erakusketak antolatu eta era askotako argitalpenak monografikoak argitaratu izan dituzte. Erakusketa honekin, elkartearen 50. urteurrenean, eskerrona adierazi nahi diete lehenego argazkilariei eta euren argazkiak utziz proiektu ezberdinetan parte hartu duten artxibo pribatuei eta publikoei..
Ermuko liburutegian zabaldu da lehenengoz erakusketa. Udazkenera bitartean Durangaldeko hainbat herritan ikusi ahal izango da. Hona hemen zerrenda:
Argazki erakusketa ibiltaria izango da. Honako hauek dira lehenengo herriak eta datak:
Maiatzak 7-22: Ermuko liburutegian
Maiatzak 22-29: Mallabiko liburutegian
Maiatzak 29-Ekainak 12: Zaldibarko udaletxean
Ekainak 12-15: Urkiolan
Ekainaren 15-22: Otxandioko udaletxean
Ekainak 22-uztailak 6: Berrizko udaletxean
Uztailak 6-20: Iurretako Kultur Etxean
Uda ostean: Elorrion, Abadiñon eta Durangon.
| Argazki zaharrak biltzen |Erakusketa ibiltaria aprobetxatuz, Gerediaga Elkarteak argazki zaharrak biltzeari ekingo dio. Gerediagak utzitako argazkiak digitalizatu egingo ditu kopia bat elkartearen artxiboan gordetzeko. Originalak eta kopia digital bat jabeari bueltatuko zaizkio.
Etiquetas: Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Gerediaga, Iurreta, Mallabia, Otxandio, Urkiola, Zaldibar