EHE mendi irteera | Durangotik Sarara
Mugalari
Larunbatean, maiatzaren 9an, Euskal Herrian Euskarazek mendi irteera antolatu du. Sara-Larrun-Sara ibilbidea proposatu dute. Goizeko 09:00etarako ipini dute hitzordua Iparraldeko herrian. Horregaitik, Durangotik goizeko 07:30ean urtengo dira. Madalenako autobus geltokian elkartu eta kotxez bidaiatzeko plana egin dute interesa daukatenentzat.
| Urrats Gaua | Mendi ibilbidearen ostean, dutxatzeko aukera izango da. Eguerdiko luntxa eta arratsaldeko herri-jolas, pilota partidu eta musikaz aparte, gauean ‘Urrats Gaua’ izango da gaztetxean. Hiru taldek parte hartuko dute: Kalera, Dama eta Itziarren Semeak.
Etiquetas: EHE, EUskal Herrian Euskaraz