Amorebieta-Etxanok San Migel, Garitondo eta Ogenan Udalarenak diren hiru bide asfaltatuko ditu
Mugalari
| Guztira 1,4 kilometro izango dira eta azken urteotan asfaltatutako 71 kilometroei gehituko zaizkie
Udal bideak asfaltatzeko asmoaren barruan, Amorebieta-Etxanoko Udalak 120.000 euro baino gehiago inbertitu ditu. Hiru bide hauek azken urteotan konpondutako 71 kilometroei batuko zaizkie.
Hain zuzen ere San Migel, Garitondo eta Ogenan daude bideok eta obrak maiatzaren amaierarako amaituta egotea espero da.
Lehenengo bideak 550 metro izango ditu eta San Antonio industrialdea San Migel auzoarekin lotuko du. Bigarrenak 600 metro ditu eta Garitondotik hasi eta Larrabetzurekin muga egiten den lekura arte doa. Azkenik Ogena auzorako sarbideko 300 metro asfaltatuko dira.
Guztira 1,4 kilometro baino gehiago izango dira eta herriko auzoetara sartu edo irtetea asko erraztuko da, ez bakarrik auzokoentzat, ezpada baita gainontzeko zornotzarrentzat ere, Amorebieta-Etxanoko landa-guneaz gozatzeko aukera izan dezaten.