Lorea Muñoz da Izurtzako EHBilduren alkategaia
Mugalari
Izurtzako EH Bildu alderdiak hautagaitza “konbinatua” aurkezten dutela azpimarratu dute. Aurreko agintealdian udalean jardun duten batzuekin batera lehenengoz udal hauteskundeetan aurkezten direnekin osotu dute taldea. Batzuen esperientzia eta besteen ideia berriak batuta aurkeztuko dira maiatzaren 24ko hauteskundeetara. Lorea Muñoz da alkategaia.
Iker Ballarin, Oihane Irastorza, Francisco Javier Retegi, Pedro Jose Jayo, Harkaitz Ballarin.
Begoña Mazorriaga, Paul Baños, Nerea Zarrabeitia.