Asteazkena,
2024ko Urriak16

MugaKultura

loader-image
Durango
10:28 am,
temperature icon 19°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 53 Km/h

Matienako San Prudentzio jaietan herriko gazteek antolatutako egun bat egingo da lehen aldiz

Mugalari

Apirilaren 25etik maiatzaren 3ra bitartean ospatuko diren Abadiñoko Traña-Matiena auzoko San Prudentzio jaietan aurten adin guztietako publikoetarako berrogeita hamar inguru ekintza izango dira, eta euren artean, lehen aldiz, gazte abadiñarrek antolatutako Gazte Egun bat, Jose Luis Navarro alkateak gaur adierazi duenez. Horrez gain, su artifizialak egun batean barik bitan izango dira.

22-Prudentzio arrantza

Arrantza lehiaketa San Prudentzioetan. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Alkateak animatu egin ditu herritar guztiak jaiekin gozatzera, “giro ederra eta egitarau oparoa” dutelako. Esan duenez, “herritar askok hartu dute parte jaien antolaketan, eta horiei eskertu beharra dago berriz ere egindako ahalegina jai hauek –egutegiko lehenak— hain estimatuak izateko «.

Gazte Eguna maiatzaren 1ean egingo da, Abadiñoko gazteek eurek antolatu dute eta bertan izango dira herri-bazkaria, jolasak, elektrotxaranga bat (txaranga bat gitarra elektriko eta guzti) eta musika jaialdi bat Las Tea Party eta Eromen taldeekin. Alkateak bereziki azpimarratu du ekitaldi horiek antolatzen aritu diren mutiko-neskatoen lana. «Lehen aldiz daukate egun bat eurentzat, eurek erabaki eta antolatutako ekintzez betea», azpimarratu du. Bestalde, Abadiñoko guraso talde batek umeendako ekintza mordo bat antolatu du apirilaren 26rako.

Jaiak apirilaren 25ean hasiko dira Abadiñoko baserritarrek botatako txupinazoarekin, baina jaiei hasiera ofiziala emango dien Doniane Atxa 27an jarriko da. Aurten su artifizialak bi egunetan izango dira, apirilaren 27an eta maiatzaren 1ean, euria balitz atzeratu egingo lirateke baina.

Jaialdien atalean aipagarriak dira maiatzaren 1ean egingo diren Las Tea Party eta Eromen taldeen jaialdia; biharamunean, Sueder eta Gozategi taldeak arituko dira. Orobat izango da ska eta reggae jaialdi bat, apirilaren 30ean.

Ohiko tortilla txapelketaz eta Geu Be elkarteak errearazitako txahalaz gain, hain ezagunak ez diren bestelako ekitaldiak ere izango dira, hala nola Hanburgesa Jaleen II. Lehiaketa edo Sagardoaren Jaia. Orobat izango dira bertso saioak eta jubilatuen ohiko bazkaria, besteak beste.

Aurtengo jaien aurrekontua 50.000 eurokoa da, iazkoena baino 10.000 euro gehiago, alegia. Halere, funtsean bi urte horietako aurrekontua berdina izango da, ze iaz aurrekontua 40.000 eurokoa izan arren azkenean beste 10.000 euro gehiago gehitu behar izan ziren gastu guztiak parratzeko. «Aurten hasieratik bertatik jarri dugu gure ustez benetako kostua izango dena estaltzeko bezainbat diru», esan du alkateak.

Jaiak iragartzeko kartel lehiaketan aurten Ignacio Conde gertatu da irabazle, berriz ere, eta 250 euroko saria eraman du. Guztira 15 kartel aurkeztu dira eta denak jarriko dira ikusgai Errota Kultur Etxean apirilaren 24tik maiatzaren 8ra bitartean.

foto ganadora

KARTELA | Ignacio Conde

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu