Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
12:31 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 76 %
Ráfagas de viento: 49 Km/h

KORRIKA 19 | Inoizko jedetzarik handiena bildu du aurten

Mugalari

Asier Amondo Korrika arduradunak, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaileak eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek 19.  Korrikaren balorazioa egin dute astelehen honetan Bilbon, eta inoizko  jendetzarik handiena bildu duen, eta, azken finean, Korrika  «handiena» izan dela nabarmendu dute.

Korrika bilbao 1

Enbeita bertsolaria Korrikaren alde. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Korrikan modu batera edo bestera parte hartu duten guztiei  zorionak eta eskerrak emanez hasi du agerraldia Amondok. Jarraian,  esan du seguru aski, «inoizko abiatzerik indartsuena» izan zela  Urepelen martxoaren 19an, Korrika abiatu zenean, eta igandeko  bukaeraz, Bilbon ikusi zen «euskaltzaleen uholdea zoragarria» izan  zela azpimarratu du, Bizkaiko hiriburuko kaleetan bizitakoa, goiz  goizetik, «Korrika honen adibiderik esanguratsuena» izan zela  ziurtatuz.

«Emozioz jositako Korrika bizi izan dugu. Oso hunkituta gaude  AEKren familia osatzen dugun guztiok. Korrikak piztu dituen emozioak  eta sentimenduak egunero eta bitarteko desberdinen bidez zabaldu dira. Hamaika argazki, bideo, mezu, txio gorde ditugu adibide moduan.  Beraz, esan dezakegu, euriak blaitu bagaitu ere, Korrika uholdea izan  dela, jende uholde beroa euskararen garra 11 egunez pizturik izan  duena. Jende uholderik handiena izan dela diogu 2.500 kilometro  horietan inoizkojendetzarik handiena ikusi dugulako», azaldu du.

Halaber, kontinente guztietan 50 bat Korrika txiki azaltzen ari direla egun hauetan adierazi du. «‘Txiki’ diogu milaka kilometro egiten ez dituztelako, milaka lagun bildu gabe, baina urrunean  kanpoan bizi diren euskaltzaleek, askotan bertako jendearen  babesarekin, egiten duten ekarpena oso handia da: euskara eta Korrika  mundu zabalean kokatzen dute, eta laguntzen dutelako hemen bizi dugun  Korrika mundiala izaten», gaineratu du.

Hedapenari eta jarraipenari dagokionez ere, inoizko Korrikarik handiena izan dela azpimarratu du Amondok, eta hedabideek egin duten  jarraipena ere goraipatu du, horrek ere lagundu duelako Korrikaren  arrakasta ziurtatzen.

Kherau Bilbon KORRIKA Aiur

Kherau taldea Bilbon. | ARGAZKIA | Aiur Gorriti

| «HEMENDIK AURRERA, ZER?» | Jarraian, Mertxe Mugikak hartu du hitza, «Hemendik aurrera zer?»  galderari erantzuna emateko asmoz. Horrela, bere hitzetan, Lorea  Agirrek idatzitako mezuan azpimarratu den bezala, «auzia ez da izan  ala ez izan, baizik eta ekitea». «Egiten duguna gara. Izatea egitea  da», adierazi du.

Mugikak azaldu du 19. Korrikak hainbat mezu indartu dituela. Alde  batetik, Euskal Herriko herritarrek «inoiz baino ozenago aldarrikatu  dugu euskaraz bizi nahi dugula eta edozeren gainetik lortuko dugula»,  eta, era berean, euskaltegien izaera estrategikoa agerian geratu dela  azpimarratu du.

«Euskararen normalizazioan rol estrategikoa jokatzen du helduen  euskalduntzeak. Belaunaldi berri eleanitzak behar ditugun bezala,  helduagoa den jendartean euskararen partidari heltzeko aroan gaude.  Ekimenerako ordua dugu, mugitzekoa, eta gero eta nabarmenago  azpimarratu nahi izan dugu hori», esan du.

Ildo horretan, euskalduntze-alfabetatze sektorearen egoera  normalizatzeko ibilbide orria «lehenbailehen eta euskararen lurralde  osoan» eskatu du, eta irtenbidea «administrazioetatik» etorri behar  dela adierazi du, «elkarlanetik eta irtenbide partekatuak adostetik  hain zuzen ere».

Halaber, euskararen normalizazioa «erdigunean» kokatu behar dela  esan du, datozen urteetan asko dagoelako jokoan eta «baldintza  egokiak» daudelako «euskarararen normalizazio prozesua bizkortzeko».

Gainera, Korrikan parte hartu duten euskaltzale erdaldun guztiei  mezu bat helarazi die Mugikak. «Uda dator eta udako ikastaro trinkoak  nahizbarnetegiak prest ditugu, eta nola ez, irailean ere ikasturte  berriari ekingo diogu. Euskaltegien ateak zabal-zabalik dituzue  euskalduntzeko, euskahalduntzeko!», adierazi du.

Azkenik, «euskararen eta euskahalduntzearen erronka  kolektiboa»dela esan du Mugikak, eta «elkarlanerako eskuak zabalik»  dituztela ziurtatu du. «Are gehiago, gonbite zehatza luzatzen dugu  herri honen administrazio guztiak euskahalduntzeko eta, hizkuntz  politika ekintzaile eta egokien bidez, herritarren ahalduntzea eta  euskaraz bizitzeko nahia lehenbailehen bidera dezaten. Izan ere,  euskararen auzia politikoa da», adierazi du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu