Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:35 am,
temperature icon 10°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

Nagusi Aretoak 65 urte baino gehiago dituztenentzat estimulazio kognitiboko ikastaro bat emango du

Mugalari

Nagusi Aretoak datorren hilabetean estimulazio kognitiboari buruzko ikastaro bat emango du.  “Adimen aktiboa” izenburupean, estimulazio kognitiboa landuko da, multimedia metodologia digitala erabiliz, adinari lotutako memoria galtzea atzeratuz edo saihestuz eta arreta, kalkulua, lengoaia, orientazioa, memoria… bezalako alorrak indartuz.

Ekimena Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak sustatu du eta 65 urte baino gehiago dituztenek memoria aktibo bat izateko agertutako nahiari erantzun nahi zaio.

Ikastaro honetan erabiliko den metodologia guztiz berritzailea da: parte-hartzaile bakoitzak ukipen tablet bat izango du eta saio bakoitzean ariketa batzuk kargatuko zaizkio bere gaitasun kognitibo eta beharrizanen arabera.

| Ekintza ludikoa | Bakoitzak baliabide digitalekin egingo duen entrenamenduaz gain, bigarren zati bat ere izango du saioak eta bigarren zati hori ludikoa izango da eta euskarria papera izango da (sudoku motako jolasak, hiru lerroan, 7 akatsak…) eta taldeko jolasak ere egingo dira (hitz elkarteak, hitz katea…).

Ikastaroa Nagusi Aretoan emango da. Hamabi saio izango dira eta bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Astelehenetik ostegunera izango da 16:30etik 18:00etara. Lehenengo taldea apirilaren 13an hasiko da eta maiatzaren 21ean amaituko du.

Interesdunek Nagusi Aretoan eman dezakete izena (Gudari kalea 6) edota 94 694 11 29 telefono zenbakian, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu