Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
12:51 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 39 Km/h

Behargin bat kontratatzeko lankidetza hitzarmena sinatu berri dute Berriz eta Mallabiko Udalek, Urkiola Landa Garapenerako Alkartearekin batera

Mugalari

Berrizko Udala, Mallabiko Udala eta Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak behargin bat kontratatzeko lankidetza hitzarmena sinatu berri dute, nahiz eta 2015.eko urte hasieratik elkarrekin lanean egon.

Berriz eta Mallabiko Udalek herrian konposta kudeatzeko zerbitzua dute.  Konpost prozesu honek zaintza berezia eskatzen du. Konpost prozesua zaindu eta kudeatzeko trebatutako behargina kontratatzea beharrezkoa zuten Udalek. Bestalde, Urkiola LGAk, Durangaldea zeharkatzen duen GR-229 Mikeldi mendi  ibilbidea mantentzeko eta garbitzeko behargin bat kontratatzearen beharra zuen, baita ere.

Durangaldeko hiru erakunde hauek euren beharrei erantzuteko beharginen baten kontratazioa burutzeko premian ziren. Behar zuten beharginaren profila antzekoa zela konturatu ziren eta kontratazioa burutzeko hitzarmena sinatzea erabaki zuten, dituzten beharrak osagarri baitira.

| GR-229 | Hiru erakundek kontrataturiko behargina udal konpost prozesuen zaintzaz eta GR-229 Mikeldiren garbiketaz eta mantenuaz arduratuko da. Gainera, mendi ibilbidearen garbiketa eta mantenuan sortuko diren soberakin organikoak (sasiak, adaxkak, zuhaitz adarren hondarrak eta abar), Berrizko eta Mallabiko udal konpost-prozesuak elikatzeko eta aberasteko erabiliko dira.

Honenbestez,  hiruren artean behargin bat kontratatzeko lankidetza hitzarmena sinatu berri dute. Kontratatutako beharginak aipaturiko zerbitzu hauei erantzuna emango die erakunde bakoitzari urteko sasoi desberdinetan.

Kontratazioaren helburua zerbitzuoi erantzuna emateaz gain,  eskualdean enplegua sustapenean laguntzea da. Durangaldean lanpostua sortzeaz gain, hitzarmen honek eskualdeko erakundeen arteko lankidetza balorean jartzen du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu