Asteartea,
2024ko Maiatzak21

MugaKultura

loader-image
Durango
1:45 am,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Enpresen 4. Topaketa Estrategikoa izango da ostiral honetan Zelaieta Zentroan

Mugalari

Laugarren urtea da Amorebieta-Etxanoko Udalak enpresen topaketa estrategiko bat antolatzen duena, herriko enpresentzat interesgarria izan daitekeen informazioa zabaltzeko helburuarekin.

AIC Amorebieta MAIER IBAN 1

ARGAZKIA | Iban Gorriti

Topaketa ostiral honetan izango da, martxoak 27, 12:00etatik 13:30etara Zelaieta Zentroan. CEBEKeko Mikel Andérezek parte hartuko du eta “Lan-harremanen errealitate berria: adostasunak eta desadostasunak kudeatu eremu kolektiboan” izenburua duen hitzaldi bat emango du lan-harremanen eremu kolektiboan desadostasunak kudeatzeari buruz. Gizagune Fundazioko Mª Eugenia Ramosek erakundearen barne-gatazkak nola kudeatu azalduko du “Erakundeen barneko gatazka (gatazka kolektiboa ez dena) kudeatu” izenburupean emango duen hitzaldian.

Bestalde, Amorebieta-Etxanoko Udalak enplegua sortzea helburu duten diru-laguntzak arautzeko oinarriak azalduko ditu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu