Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
1:40 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 28 %
Ráfagas de viento: 29 Km/h

Iaz, Durangoko Behargintzako prestakuntza zerbitzuak 337 pertsona informatu zituen

Mugalari
Durangaldeko Behargintzak 15 ikastaro eskaini zituen 2014 urtean: 12 ikastaro langabeei zuzendu zitzaizkien, ikastaro bat lanean dihardutenei eta bi ikastaro 55 urtetik gorakoei. Guztira, 209 pertsonak hartu zuten parte ofertan.

Behargintza Durango IBAN GORRITI

Behargintza Durango. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Behargintzak antolatutako ikastaroetan, Durangok izan zuen parte-hartzaile gehien: 111 pertsona, parte-hartzaile guztien % 53.
2013ko datuekin alderatuta, gorakada sumatu da: 181 pertsonak hartu zuten parte 12 ikastaroetan.
Durango, 2015eko martxoaren 4a.. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Eskualdeko Garapen Agentziaren prestakuntza zerbitzuak, Durangaldeko Behargintzak, 337 pertsona informatu eta orientatu zituen; horietatik 209k Behargintzan bertan antolatutako ikastaroetan hartu zuten parte. Ikastaroetako partaideen % 56 emakumeak izan ziren, % 36 29 urtetik beherakoak eta % 38k atzerriko nazionalitatea zeukaten. Jatorriari erreparatuta, Amankomunazgoko herrietatik Durangok izan zuen partehartzaile gehien ikastaroetan: 111 pertsona, parte-hartzaile guztien % 53. Jarraian, Abadiño dago 24 parte-hartzailerekin, Iurreta 15ekin, Berriz 12rekin, Zaldibar 10ekin, Atxondo 4rekin, Izurtza 2rekin, Mañaria 2rekin, eta gainerakoak Amankomunazgoaren zerbitzuari atxikita ez dauden edo Durangalde kanpoko udalerrietakoak ziren, batez ere Amorebieta-Etxanokoak.
Ikastaroetan parte hartu zuten pertsonen % 81 langabezian zegoen, % 4 lanean eta %15 erretiratuta edo aurretik erretiratuta.
Adinari dagokionez, aipatu behar da 29 urtetik beherakoak izan zirela partehartzaileen % 36, 30-40 urte bitartekoak % 27, 41-50 urte bitartekoak % 17, 51-55 urte bitartekoak % 4, 56-65 urte bitartekoak % 11 eta, azkenik, 66 urtetik gorakoak % 5.

Atzerritarrak % 38 izan ziren, 79 pertsona guztira. Horietatik 11 Senegalekoak, 11 Marokokoak, 9 Malikoak, 8 Boliviakoak, 6 Ekuatore Gineakoak, 5 Errumaniakoak, 4 Ghanakoak, 4 Kubakoak, 4 Nigeriakoak, 3 Brasilgoak, 3 Ekuadorrekoak, 3 Kolonbiakoak, 2 Kamerungoak, 2 Saharakoak eta 1 Ginea Bissaukoa, 1 Dominikar Errepublikakoa, 1 Mexikokoa eta 1 Perukoa.
Durangaldeko esperientzia instituaren arloan, bi ikastaro eman ziren Durangaldeko 55 urtetik gorako pertsonentzat. Erreferentziazko leku bat eta elkartzeko espazio bat sustatze aldera, prestakuntza jaso zuten intereseko hainbat gairen inguruan eta euren esperientziak trukatu zituzten, gizartean euren parte-hartze aktiboa bultzatuz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu