Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
8:45 am,
temperature icon 15°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

Martxoaren 22an ‘Ibilbideak Familian’ programari ekingo zaio Aldoiatik Ubideara doan ibilbide batekin

Mugalari

Martxoaren 22an ‘Ibilbideak Familian’ programari ekingo zaio Aldoiatik Ubideara doan ibilbide batekin

  • Programa honen helburua etxeko txikienak hirigunetik ateratzea izango litzateke.
  • Ibilbidea 7 kilometrokoa izango da eta Aldoiako portuan izango du abiapuntua. Zubizabale basoa zeharkatuko dute ehunka urte dituzten izeien artean joan eta zuhaitzen gainetik etxeak ikusiz eta hauen istorioak entzunez.

Amorebieta-Etxanoko Euskara Sailak datorren martxoaren 22rako ‘Ibilbideak familian’ programaren lehenengo txangoa antolatu du. Programa honen helburua etxeko txikienak hirigunetik ateratzea izango litzateke eta, urrun joan behar izanik gabe, Amorebieta-Etxanoko landa-guneak, auzoak eta basoak ezagutu eta gozatzeko aukera izatea.

Ekimen honen barruan hiru txango aurreikusita daude. Zenbaitzuk udalerriaren mugetatik egingo dira eta 6 urtetik gorako umeek erraz egiteko modukoak izango dira nahiz eta esperientzia gutxi izan mendi-ibilietan. Txango hauetan parte hartuko dutenek aukera izango dute mendian ibiltzen ikasteko eta oinez ibiltzeaz eta inguruko landa guneaz gozatzeko.

Txangoak martxoaren 22an, apirilaren 12an eta maiatzaren 3an egingo dira. Lehenengoa Aldoia eta Ubidea lotzen dituen ibilbidea izango da.  7 kilometro izango dira eta oso erraz egiteko modukoak. Aldoiako portutik abiatuta, Zubizabale basoa bisitatuko da (Zeanuri). Ehunka urte dituzten izeien artean joan eta zuhaitzen gainetik etxeak ikusi eta hauen istorioak entzun ahal izango dira.  Txangoa goizeko 10:00etan hasiko da, Gudari kaleko autobus geltokian. Izena emateko azken eguna martxoaren 18a izango da. Aurrerago egingo diren txangoak oraindik zehaztu gabe daude.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu