Igandea,
2024ko Apirilak21

MugaKultura

loader-image
Durango
11:14 am,
temperature icon 12°C
Humidity 55 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak Aste Santurako ludoteka berezi bat antolatu du

Mugalari

| 3 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta dago

| Txanda bi egongo dira. Lehenengoa martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1ean eta bigarrena apirilaren 7tik 10era, biak barne. Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara

| Txanda bakoitza 5 euro kostako da

Ametxeko Gazteria Sailak datorren Aste Santuko oporretarako Zelaieta Zentroan ludoteka berezi bat antolatu du. 3 eta  10 urte arteko umeei zuzenduta dago eta txanda bi antolatuko dira.  Lehenengoa martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1ean izango da. Bigarrena apirilaren 7tik 10era izango da. Biak 10:00etatik 13:00etara izango dira eta bakoitza 5 euro kostako da.

ludoteka

Ludoteka. | ARGAZKIA | Ametx

Umeak ederto baten  ibil daitezen tailerrak, jolasak… egingo dituzte.

Plaza mugatuak daude eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira. Izena Gazte Informazio Bulegoan eman behar da eta epea zabalik dago martxoaren 18ra arte. Gazte Informazio Bulegoaren ordutegia ondokoa da: 11:00-13 eta 16:00-19:00.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu