Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
6:29 am,
temperature icon 15°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 28 Km/h

60. URTEURRENA |100 lagun txistua joten Durangon

Izaskun Ellakuriaga

| Durangaldeko Txistulari Eguna martxoaren 13tik 15era ospatuko da Durangon

60 urte betetzen dira aurten Durangaldeko txistulariak batu eta euren eguna ospatzen dutela. Urteetan San Jose eguneko ospakizuna izan dena osotuz joan dan egitaraua eta urtetik urtera egokituz. Aurten, hiru egunetako egitaraua prestatu dute txistua oinarri dela.

Sin título-1

1965 Berriz. Durangaldeko 10. txistulari eguna. |ARGAZKIA | Jaizale

 

Hauxe egitaraua:

Martxoaren 13an. Iluntzeko 19:00etan Kalejiraz iragarriko dute jaiaren hasiera.

20:00etan Kurutzesantu museoan

‘Arozenatarren ttunttuna,’ txistu, perkuzio eta guitarra ikuskizuna

(sarrera doan izango da)

 Martxoaren 14an.  Argazki zaharren erakusketa, Andra Mari elizpean. Egun guztian

Martxoaren 15ean.        Goizeko 9:30ean kalejirak herrian zehar. Andra Mari elizpean argazki erakusketa

Eguerdiko 13:00etan kontzertua.

1.- DURANGOKO ALKATE SOÑUA      Tran. F. Uriarte/Mold. Carlos Sanchez

2.- DANTZARI DANTZA                                        Mold. Carlos Sanchez

3.- BALTSEN POTPOURRIA v                              Mold. Xabier Zabala

4.- HERRIMIN                                                       Xabier Zabala

5.- BALTSA BARIAZIOEKIN                  F. Corto/Mold. JI Ansorena-A. Iribar

6.- MARTXA BATEN LEHEN NOTAK    Herri abestia

7.- BIZKAIA MAITE                                               B. Lertxundi

8.- KALEJIREN POTPOURRIA                              Mold. Xabier Zabala

9.- LEONENA (jotea eta porrue)                       Mold. S. Bikandi

10.- HERRI MAITE                                                               Eusebio Bilbao/Mold. Andrés Granados

11.- KAIXO DURANGO                                        Andres Granados/hitzak M. Barrena

 Zuzendariak:  Fernando Urain eta Eleder Iturrieta izango dira.

Parte hartzaileak:  Txistulariak, Durangoko Orfeoia, metalak, dultzainajoleak, alboka eta pandero joleak eta Durangoko dantzariak.

| OMENALDIA AMAIA AROMARI | Ehun txistularik parte hartuko dute egun nagusiko ekitaldian. Baina, guztien gainetik, Amaia Aroma nabarmenduko da. Antolatzaileek bera omentzea erabaki dute. Bizkaiko eta Euskal Herriko aitzindarietako bat eta gaur egun Durangoko txistularirik nagusiena da. Omenaldia kontzertuan zehar egingo zaio.

Jaia Durangaldeko erregelak dantzatuz amaituko dute, Karmelo  Barruetabeña txistulariaren doinura.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu