60. URTEURRENA |100 lagun txistua joten Durangon
Izaskun Ellakuriaga
| Durangaldeko Txistulari Eguna martxoaren 13tik 15era ospatuko da Durangon
60 urte betetzen dira aurten Durangaldeko txistulariak batu eta euren eguna ospatzen dutela. Urteetan San Jose eguneko ospakizuna izan dena osotuz joan dan egitaraua eta urtetik urtera egokituz. Aurten, hiru egunetako egitaraua prestatu dute txistua oinarri dela.
Hauxe egitaraua:
Martxoaren 13an. Iluntzeko 19:00etan Kalejiraz iragarriko dute jaiaren hasiera.
20:00etan Kurutzesantu museoan
‘Arozenatarren ttunttuna,’ txistu, perkuzio eta guitarra ikuskizuna
(sarrera doan izango da)
Martxoaren 14an. Argazki zaharren erakusketa, Andra Mari elizpean. Egun guztian
Martxoaren 15ean. Goizeko 9:30ean kalejirak herrian zehar. Andra Mari elizpean argazki erakusketa
Eguerdiko 13:00etan kontzertua.
1.- DURANGOKO ALKATE SOÑUA Tran. F. Uriarte/Mold. Carlos Sanchez
2.- DANTZARI DANTZA Mold. Carlos Sanchez
3.- BALTSEN POTPOURRIA v Mold. Xabier Zabala
4.- HERRIMIN Xabier Zabala
5.- BALTSA BARIAZIOEKIN F. Corto/Mold. JI Ansorena-A. Iribar
6.- MARTXA BATEN LEHEN NOTAK Herri abestia
7.- BIZKAIA MAITE B. Lertxundi
8.- KALEJIREN POTPOURRIA Mold. Xabier Zabala
9.- LEONENA (jotea eta porrue) Mold. S. Bikandi
10.- HERRI MAITE Eusebio Bilbao/Mold. Andrés Granados
11.- KAIXO DURANGO Andres Granados/hitzak M. Barrena
Zuzendariak: Fernando Urain eta Eleder Iturrieta izango dira.
Parte hartzaileak: Txistulariak, Durangoko Orfeoia, metalak, dultzainajoleak, alboka eta pandero joleak eta Durangoko dantzariak.
| OMENALDIA AMAIA AROMARI | Ehun txistularik parte hartuko dute egun nagusiko ekitaldian. Baina, guztien gainetik, Amaia Aroma nabarmenduko da. Antolatzaileek bera omentzea erabaki dute. Bizkaiko eta Euskal Herriko aitzindarietako bat eta gaur egun Durangoko txistularirik nagusiena da. Omenaldia kontzertuan zehar egingo zaio.
Jaia Durangaldeko erregelak dantzatuz amaituko dute, Karmelo Barruetabeña txistulariaren doinura.
Etiquetas: Durangaldeko Txistulari Eguna, Durango, Txistu