Ostirala,
2024ko Maiatzak24

MugaKultura

loader-image
Durango
12:59 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 45 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

San Agustin Kultur guneak gazteek egindako antzerki ziklo laburra prestatu du martxoak 12-15erako

Mugalari
Durangoko San Agustin Kulturguneak, gazteek egindako antzerki sorkuntzei tokia emateko apostua egina du. Lan hauek plazaratu, disfrutatu, ulertu eta sorkuntza prozesua ezagutzeko paradatxoa prestatuz. Egunotarako proposamenak bi lan jasotzen ditu, Lauka teatroaren “Amodioaren Ziega”, eta, Il maquinario teatroren “El hombre almohada”.
Amodioaren Ziega, Zu‐bi egitasmoak babestutako bigarren proiektua da. Xabier Mendigurenen testu batean oinarrituta, Lauka Teatroak Ander Lipusen laguntzarekin gorpuztutako lana. Leioako Kultur Maratilan estreinatu berria da, oso harrera onarekin. Konpainiako lau gazteetariko hiru durangarrak izanik eta San Agustin kulturgunea Zu‐Biko kide izanda gogo biziz hartzen dugu proposamena. (korrika kulturalaren baitan jasotako egitasmoa da). Kritikak, irudiak eta elkarrizketak ikusteko www.laukateatroa‐amodioaren‐ziega.

tn_cartel_castellano_baja

El hombre almohada, berriz, galiziatik datorren prosamena da. Il Maquinario teatrok Martin McDonagh egilearen lanik arrakastatsuenetarikoa oholtzaratu du. Izan ere, 2003an Royal National Theater‐en estreinatu zenetik, 29 hizkuntzatara itzuli dute eta 39 herrialdetan estreinatu izan da. Eduki sozial handikoa lana, intrigaz eta umore beltzez betetako istorioa da. Egiaren eta gezurraren, errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak urtu egingo dira, amesgaizto grotesko batean bezala. Informazio osagarria eta kritikak ikusteko http://www.ilmaquinarioteatro.com/critic Martxoaren 7tik15era Euskal Herriko hainbat herrietan ikusi ahal izango dugu, hala nola DFerian, Eibarko Antzerki Festibalean, Basaurin edota Durangon. Saio bakoitzaren ondoren taldekideekin berbalditxo bat izateko aukera egongo da.
Emanaldietako sarrera 8 eurokoa da, bi saioetako abonua, berriz 12 eurokoa, gaztetxartelarekin 9 euro.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu