Igandea,
2024ko Urriak13

MugaKultura

loader-image
Durango
3:59 am,
temperature icon 17°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

AMOREBIETA-ETXANO | Betarraganeko doako aparkaleku berriaren lanak amaitu dira

Mugalari

Betarraganeko doako aparkaleku berriaren lanak amaitu dira.

  • Guztira 42 aparkaleku ditu eta horietatik bi mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuak aparkatzeko dira.
  • Lurraren orografiari erreparatu zaio eta, horrela, inguruan integraturik daude aparkatzeko lekuak.
  • Lanen kostua 150.000 euro ingurukoa izan da.

BEtarragane

Betarraganen, Konbenio hotelaren atzean, aparkaleku berria egokitzeko lanak amaitu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak.  Udal orubea erabili da horretarako 1.385 m²-koa, eta bertan doan aparkatzeko 42 aparkaleku daude, euretako bi mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuak aparkatzeko.

Hiri inguruetako araudia eta irisgarritasun-baldintzak beterik, ahalik eta aparkaleku gehien lortze aldera, iseinua optimizatuz gauzatu da proiektua, eta beharrezko diren instalazioez hornitu da: argiteria eta euri uren hustuketa.

Lurraren orografiari erreparatu zaio eta, horrela, inguruan integraturik daude aparkatzeko lekuak. Era xumean egituratu da, bi gainzabal ezberdindurik, ibiltzeko gunea eta aparkatzekoa, hain zuzen, eta biribilean antolatu da trafikoa. Perimetroko gunea eta erdiko irla lorategi gisa geratuko dira, eta ikustean gertatzen den inpaktua hobetu egingo da zuhaitzak eta zuhaixkak landaturik (ereinotzak, cotoneasterrak, urkiak, hurrondoak).

Lanen kostua 150.000 euro ingurukoa izan da eta Asfaltados y Construcciones Morga enpresak burutu ditu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu