LAUKA TEATRO | ‘Amodioaren ziega’ estreinatzen dute gaur Kultur Maratilan
Izaskun Ellakuriaga
Heldu zaie Lauka Teatroko gazteei eguna. Zubi proiektuak ematen duen sari nagusiaren harira prestatu dute euren estraineko lana eta gaur taularatuko dute lehenengoz jendaurrean, Leioan egiten dabiltzan Kultur Maratilan. Kultur Leioan, iluntzeko 20:30ean izango da estreinaldia.
Durangoko Eneko Sardoy eta Joana Ocaña, Berrizko Nazaret Froufe eta Zumaiako Urki Muguruza dira Lauka Teatro. Joan den irailean kontatu zigutenez (eta Mugalarin argitaratu) “antzerki profesionala lagun artean burutzeko” aukera aprobetxatuz prestatu dute Xabier Mendigurenen testuan oinarritutako lana.
Hauxe da teaserra:
Durangon, martxoaren 12an
Gaur estreinaldia izango da eta gero Durangon dauka taldeak emanaldia: San Agustin Kultur Gunean, martxoaren 12an, 20:00etan, Kultur Korrikaren programazioaren barruan.
Eta dagoeneko adostuta dituzten beste hitzorduak honek:
Martxoak 20, Baigorri
Martxoak 22, Irurita
Apirilak 8, Aulesti
Apirilak 10, Ezpeleta
Apirilak 17, Amorebieta-Etxano
Maiatzak 15, Gernika-Lumo
Maiatzak 27, Zumaia
Ekainak 5, Elorrio
Ekainak 7, Oiartzun
Etiquetas: Amodioaren ziega, Eneko Sagardoy, Joana Ocaña, Lauka, Nazaret Froufe, Urki Muguruza