Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:53 am,
temperature icon 10°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

MUGALARITERATURA | Izaro Andres | Aldamioak

IZaro

Izaro Andres

Oroitu nahian ibili naiz aste honetan bost minutu baino gehiago ateri egin ote duen esna egon naizen bitartean. Ez dut ba ateri-eten hori ikustea gogoratzen, eta aukera gehiago izan dut testigu izateko ez izateko baino, sinetsi ez dudala lo gehiegirik egin azken aldian.

Euriari begira egotea erabaki dut orduan. Errezelak baztertu ditut eta hara non, leihoaren bestaldean, niri begira edo, beste errezel bat; lurrera begiratzeak kilimak egiten dituen pisu honetan. Eraikinaren aurrealdea pintatu behar omen zuten eta aldamioak gora etorri ziren moduan badoaz behera ere. Noizean behin beti garbitu behar omen da fatxada, eta frogatua geratzen da euriak ez duela garbiketa horretarako balio, nahiz eta guk baietz uste. Emaitza berriak lortzeko, gauza berriak egin behar dira. Agian behin euriak balio izan zuen, baina oraingoan ez.

Aldamioetan bideak eraikitzen dituzte. Argia kentzen dute denbora-tarte batez, luze egiten dena. Baina gero badoaz eta fatxadek aspaldi ez bezain eder irri egin dezaketela diote, nik ez dut oraindik ikusi.

Obretan egon behar izaten dugu denbora batez, denok, noizbait. Aldamioen telek erakusten digute gure esku ez dauden errezelek estaltzen digutela zerua sarri. Beraz, ez bota argi ezaren erru osoa norbere buruari. Beste errezel horiek aldamioekin batera joango dira, hartu arnasa lasai.

Aldamioetan bideak eraikitzen dituzte. Utzidazu nire aldamio bide bat zure aldamioarekin lotzen. Erdi ilunetan eman ditzakegu osterak, aldamioak joaten diren arte; eta, gero, argia dagoenean, nahi dugun arte. Nik badakizkit eraikitzen, begiratzen ibili naiz gorantz zetozela. Esan zein den zure helbidea.

Chino clonao IBAN 13

«Esan zein den zure helbidea». | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu