Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:54 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

DURANGON EGITEN ZUEN LAN | Josu Bergara kantautoreak San Mamesen abesteko kantuen lehiaketa irabazi du

Mugalari

| Josu Bergarak Durango oso ondo ezagutzen du, herri honetan lan egiten zuen eta

Josu Bergara musikariak (Ea, 1979) egunkari batek antolatutako lehiaketara aurkeztu du ‘Gure kanta’ abestia eta irabazlea izan da.  Kantuaren helburu nagusia,  talde zuri-gorriaren zaleak zelaian abestea izan da. Horregatik buruz ikasteko moduko letra erreza idatzi zuen:

Entzun eizu gure oihua,
entzun eizu gure kanta,
harrobia eta herria,
bihotza zuri-gorria.

Geuria! San Mames!
Geuria! Katedrala!
Athletic bakarra munduan,
Athletic beti geuria! Geuria!

Aspalditik datorkio Josuri talde zuri-gorriaren aldeko zaletasuna. Bere aititerekin San Mames zaharrera joaten zen eta haren omenez, ‘Katiuska gorriak’ (Taupaka, 2012) bere hirugarren diskoan, ‘Aitxitxen bufandie’ abestia argitaratu zuen.

Josu Bergararen musikan ahotsaren disdira eta pisua, gitarra jotzeko modu berezia eta songwriter izaera dira nagusi. Erritmo zein doinu berriak jorratzen ditu: pop, rock eta folk ikutuekin, beti ere bakarlari izaerari uko egin gabe. Damien Rice, Glen Hansard, Herman Dune edo Ray Lamontagne-ren ahotsak  eta doinuak gogoraraziz, melodiaren garrantzia eta letretan kutsu poetikoa ederki islatzen dira bere musikan.

Pau Alabajos, Aiert Erkoreka (Extremoduro), Roberto Crespo (Ke No Falte), Napoka Iria, Axular Arizmendi (Nahixan), Marc Ramiá,  David Sanchez edo Nerea Alberdi (Dr. Maha´s Miracle Tonic) musikariekin kolaboratu du.

gure kanta josu bergara

Josu Bergara San Mameses kantua abesten. | ARGAZKIA | Taupaka

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , , ,

Bilatu