Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
10:29 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

ABADIÑON ARGINDAR BARIK | Abadiñoko EAJk Zelaieta auzoan izandako 18 orduko etena dela-eta azalpenak eskatu ditu

Mugalari

Abadiñoko EAJ-PNVren Udal Taldeak salatu nahi du Abadiñoko Zelaieta auzoko ehunka herritar argi barik egon direla 18 eta erdi orduko denbora tartean, eta egoera horrek hainbat herritarrengan haserre handia sortarazi duela.

Argindar mozketa larunbatean gertatu zen 19:00etan, eta hornikuntza ez zen igandeko 13:00ak arte berrezarri. Kaltetua izan den auzoan kokatuta daude herriko erretiratuen lokala, batzokia eta Ferialeku, Solozabal eta Solokoa kaleak.

Kaltetuei inork ez die hornikuntzaren etenaldiari buruzko azalpenik eman. «Herritar hauei kalte ordainik emango zaie? Argindarraren faktura gero eta garestiagoa da, baina arazo bat dagoenean, orain gertatu dena modukoa, ez da inolako zerbitzurik edo laguntasunik ematen. Arestiko lerroetan adierazitakoaren aurrean, Abadiñoko EAJ-PNVren Udal Taldearen aldetik Udal Gobernuari eskatu nahi diogu hornikuntzaz arduratzen den konpainiarekin behar besteko gestioak egin ditzala Zelaieta auzoan asteburuan argindarrik ezak herritarrei eragin zaizkien kalteak arintzea helburu».

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu