BERBARO | Aste Santuan olgetako aukera bat Durangon
Izaskun Ellakuriaga
Berbaro Elkarteak aurtengo Aste Santuko oporretarako proposamena luzatu die 3-10 urte arteko gaztetxoei. Egun bakar edo solteetan olgetako plana, zein oporraldi osorako egonaldia. Martxoaren 30etik 1era eta apirilaren 7tik 10era bitartean izango da eskaintza, goizeko ordutegiarekin (9:00etatik 13:30era).
Ekintzak danetarikoak izango dira: sukaldaritza, esperimentuak, eskulanak edota jolasak. Izen-ematea martxoaren 18ra arte zabalik egongo da, elkartearen bulegoan. Informazio gehiago: www.berbaro.eus
Etiquetas: Berbaro, Durango, euskara, euskera