Ostirala,
2024ko Maiatzak24

MugaKultura

loader-image
Durango
12:22 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Gurasoentzako tailerra eskainiko du Zelaieta zentroak, umeentzako Mindful meditazio teknika berriari buruz

Mugalari

Haurren heziketan lagungarri gerta dakizkiekeen jarraibideetan edota tekniketan trebatzeko interesa duten gurasoentzako bi proposamen berritzaile programatu dira Zelaieta zentroan.

Batetik, otsailaren 23an, iluntzeko 19:00etan, hitzaldia eskainiko du Virginia Belategi psikologoak “maitasuna eta mugak gure seme-alaben heziketan” gaitzat hartuta, faktore bi horiek seme-alabe garapenean daukaten garrantzia transmititzeko.

Bestetik, martxoan, hilaren 2an, 9an eta 16an hain zuzen ere, Emozioarte gabineteko  Soraya Díez González psikologoak Zoriontasunean Hezitzen tailerra emango du, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara. Umeentzako egokiak diren jardueren bitartez, Mindful izeneko erlaxazio teknika landuko da bertan. Tailerraren prezioa 20 eurokoa da, eta honakoak dira jorratuko diren edukiak: Mindful gurasoak, arretari arreta, sentimenduak erabiliz, pazientzia ekoiztuz eta ametsak sortuz. Parte hartzeko interesa dutenek otsailaren 26ra bitartean eman ahal dute izena.

Aldez aurretik izena emanda, umeen zainketa-zerbitzua eskainiko da, bai batean eta bai bestean.

Mindfulness-Historias

PHOTO |La Casa de los Gamusinos

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu