Eguen Zuri karnabalen atarian
Izaskun Ellakuriaga
Inauteriak, Aratusteak zein Karnabalak gainean ditugunaren sainale izaten da Eguen Zuri Eguna. Baina, batez ere, eskolaumeak etxerik etxe kantuan ateratzen direla aipatuko dugu, tostadak jateko ohitura ere badela gogoratuz. Durangaldeko ikastetxe askotako umeak ikusi eta entzun ahal izan ditugu gaur kantuan, argazkiko Durangoko Kurutziagako Ikastola gaztetxo hauen antzera. Orain dela urte batzuk Learreta-Markina ikastetxean jasotako eskuorri honetan Berrizen kantatu izan diren koplak erakusten dute.
Etiquetas: Durango, Eguen Zuri, Kurutziaga Ikastola