Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
6:27 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 65 %
Ráfagas de viento: 60 Km/h

Ur partzuergoak Durangaldeko ekaitzetarako lehen andela zerbitzuan jarri du Iurretako Arriandin

Mugalari

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak aurrerapausoa egin du Durangaldeko saneamendu sistema hobetzeko, Arriandiko (Iurreta) ekaitzetarako andela abiarazita. Erakundeak orain arte eraiki duen bigarren andelik handiena da, eta, horri esker, tratatu gabeko urak (euriteak daudenean kolektoretik gainezka egiten dute) Ibaizabal ibaira isurtzea erdira murriztu ahal izango da; ondorioz, ingurumena ere hobetuko da.

DSC_0225

ARGAZKIA | Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa

Obrak 6,3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa ekarri du, Ur Partzuergoak berak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak (URA) finantzatuta, 25.000 m3-ko edukiera eta lau atal dituen lurrazpiko biltegia eraikitzeko, Arriandiko HUAko partzelaren barruan.Proiektuak azpiegitura berriaren eta araztegiaren instalazioen arteko beharrezko lotura guztien betearazpena ere hartu du barne.

Arriandiko ekaitzetarako andelak Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko 50.000 bat biztanleri emango dio zerbitzua.Hormigoi armatuz eraikita dago, eta bere zeregina Goi Ibaizabalgo lehen mailako kolektoretik datozen eta sobera dauden hondakin urak aldi batez biltegiratzea izango da, HUAk urak tratatzeko duen edukiera (35.000 m3/egun dago ezarrita) gainditzen duenean; era horretan, eurite handiko egunetan ibaira isurtzea saihestuko da.Horrela, ura gorde egingo da, plantaren edukierak tratatzeko emari gehiago absorbitu ahal izan arte.

Izan ere, ekaitzetarako andela lurrazpiko biltegi handia da, eta bere xedea da euri askoko uneetan kolektoreetan sobera dagoen ura (gainezka egiten duena) biltzea.Ur hori bildu egiten da, eta, gero, euria egiteari uzten dionean, araztegietara bidaltzen da pixkanaka-pixkanaka.Hori horrela, ekaitzetarako andelari esker, gutxitu egiten dira ingurumenera tratamendu egokirik gabe iristen diren ur zikinak.Kasu honetan, erdira murriztuko ditu Ibaizabal ibaian isuri beharreko urak.

Ur Partzuergoaren aurreikuspenen arabera, plubiometria normaleko urte batean, andela 50 bat aldiz martxan jartzea espero da; beraz, 200.000 m3 hondakin ur gutxiago isuriko dira ibaira euri-urarekin nahastuta.

Ekaitzetarako gainerako andelen antzera, Arriandikoak kolektoretik datorren ur-sarbidea dauka, eta lau hustubide ditu kota desberdinetan, andela barrutik banatzen duten lau biltegiak elkarren segidan bete ahal izateko.Edukiontzi horiek 61 x 12 metroko planta laukizuzena eta 10 metroko altuera dute. Kubeta handi horiek bete ondoren, lau ponparen bidez husten dira HUAko aurretratamendura bidaltzeko.

Andelaren barruko biltegi bakoitzak 6.000 litroko bi iraulgailu ditu, hustu eta gero hondoa garbitzeko.Garbiketarako ur hori araztegiko bertako hirugarren mailako tratamendu batetik dator; hortaz, ez da beharrezkoa gastu gehigarririk egitea.

Gainera, instalazio osoak energia-kontsumo txikiko aireztatze-sistema aurreratua dauka, hondakin urak biltegiratzeko guneko aire usainduna kentzeko, geroago ikatz aktiboko iragazki batean tratatu ahal izateko.Modu horretan, aire-berriztatze bat egiten da orduko, andela hutsik dagoenean, eta 2,9 aire-berriztatze orduko, andela urez beteta dagoenean, airea erabat berritzen dela bermatzeko.Sistemak barruko aireztapenean erabiltzen duen airea arazten du, plantatik atera baino lehen, horrela, inguru hurbilenean usaina dela-eta eragina murriztuta.Instalazio osoa dago HUAko bertako kontrol gunetik automatizaturik, eta teleagintearen bidez kontrola daiteke.

Arriandiko ekaitzetarako andelaren betearazpenak 40.000 m3 lur mugitu behar izatea ekarri du.Egitura egitean, 10.000 m3 egitura-hormigoi baino gehiago jarri dira, zimendu-lauzetan, hormetan eta zutabeetan, bai eta estalki-lauzan ere.Obra zibila beheko solairuan kontrolerako eraikin txiki bat (130 m2) eginez osatu da.

| Aurrekariak | 1979an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bilbao Metropolitarraren Osoko Saneamendu Plana jarri zuen abian. EAEn egindako ingurumen proiekturik garrantzitsuena izan da, 1.000 milioi eurotik gorako inbertsioarekin.Europar Batasunak hondakin uren tratamenduari buruz ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, Planari esker, gure errekak, Itsasadarra eta hondartzak berreskuratu egin dira ingurumen aldetik, herritarrek horietaz goza dezaten.

Guztira, 300 kilometro hartzen dituzten kolektore eta etengailuek etxeko eta industriako hondakin urak biltzen dituzte, eta Galindoko (Sestao) HUAra (saneamendu alorreko obra nagusia) eta lurralde historikoan zehar dauden beste araztegi txikiago batzuetara eramaten dituzte.Azken urteotan, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ahalegin berezia egin du saneamenduaren aro berria hasiko duen elementu batean inbertsioa egiteko: Ekaitzerako andelak.

Behe Nerbioiko Saneamenduaren Osoko Plana eguneratzeko azterketen ondorioz, eta 92/271/CEE Zuzentarauak hondakin uren tratamendu eta arazketaren arloan eta horrek ingurune hartzailearen kalitatean duen eraginari dagokionez ezartzen dituen arauak betetzearren, Kolektoreen Sare Nagusia optimizatzeko zenbait azpiegitura eraiki behar zirela ikusi zen, betiere, euri-sasoietan ubideetara egiten diren ur zikinen isurketak murrizteko, horrek estuarioaren ingurumen egoera hobetzen baitu.

Horretarako, ekaitzetarako hainbat andelen kokalekua eta tamaina aztertu dira, saneamenduko toki estrategikoetan kokatuta, eta guztien baterako edukiera 285.000 m3 inguru izango da.Lamiako I ekaitzetarako andela (10.000 m3) izan zen instalazio mota honi dagokionez zerbitzuan sartutako lehena; ondoren, Santurtzikoa (12.000 m3), Asuakoa (8.000 m3) eta Etxebarrin dagoen Euskadiko andel handia (75.000 m3), joan den azarotik abian dagoena, jarri ziren martxan.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu