Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:38 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

SURRANDIAK | «Durangoko dantzari, dantzazale eta lagunok prest ditugu kareta edo maskarak datorren zapaturako»

SURRANDIEN KONPARTSA

Surrandien konpartsa

Durangoko dantzari, dantzazale eta lagunok prest ditugu kareta edo maskarak datorren zapaturako. Auzolanean egin ditugu karetok azken bi zapatutan. Arranak be gertu ditugu, baita abarka eta enparauak be. Putxikak puzten be bagabiltza. Hartza berriz, iratzartzen hasita egongo da honezkero.

Halandaze, zapatuan ‘Surrandi, surrandi, gaur Durangon nagusi’. Surrandirik goiztiarrenak eguerdian hasiko dira motorrak berotzen txiki-poteoan. Hitzordua baina, 18:00an izango da Plateruenean. Txokolate beroa hartu eta kalerik kale ibiliko gara. 20:00 amaiera ordua Andra Mariko elizpean.

Jaizaleko txistulari taldea eta Tabira musika banda izango ditugu bidelagun. Euren doinuan dantzatuko ditugu: zazpi jauziak, fandango eta ariñ-ariñak, Lantzeko zortzikoak zein….. Ez da faltako Egiguren, Ertzillak eta Belaustegik Durangoko karnabaletarako sortutako musikarik, ez horixe!

Betikotasunetik urten eta karnabal giroan gozatu gura badozu, erdu.

SURRANDIAK 2

Surrandiak. | ARGAZKIA | Txelu Angoitia

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu