Ostirala,
2024ko Uztailak12

MugaKultura

loader-image
Durango
12:28 am,
temperature icon 16°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Etzi abiatuko dira inauteriak Amorebieta-Etxanon, eta beste sei egunez iraungo dute

Mugalari

| Proiekzio batek emango dio hasiera egitarauari otsailaren 11n, eta otsailaren 17an amaituko dira ospakizunak, iluntzean Perubele erreta

 kontzertuak-2015

Asteazkenean abiatuko dira inauteriak Amorebieta-Etxanon, eta beste sei egunez iraungo dute. Astebete, guztira, programatuta dauden jarduerez gozatzeko  eta jai-giroan murgiltzeko.

Honakoa da aurtengo egitaraua:

Otsailaren 11

19:30 KALESAREAK dokumentalaren proiekzioa Zelaieta zentroko kontzertu gelan.

Otsailaren 13a

17:30 Umeentzako berbena STANDA BANDAren eskutik Zelaieta parkeko karpan.

18:30 Perubeleren aurkezpena Zelaieta parkeko karpan.

18:30 Kalejira herriko kaleetan barrena, Perubelerekin eta Udazken taldeko gaiteroekin.

19:00 Sagardoa eta txorizoa Zelaieta parkeko karpan.

21:00 Antzezlana Zornotza Aretoan: Arrastoak, Dejabú panpin laborategiaren eskutik.

22:30 EMON eta EN TOL SARMIENTO taldeen kontzertua Zelaieta parkeko karpan..

Otsailaren 14a

12:00 Umeentzako tailerrak Zelaieta zentroan

18:00 DANTZATEKE zirika zirkus konpainiaren ikuskizuna eta umeentzako tailerrak Zelaieta parkeko karpan.

20:00 MARIACHI AZTECA herriko kaleetan barrena.

21:00 Erromeria AKERBELTZ taldearekin Zelaieta parkeko karpan.

22:00 Mozorro lehiaketa, 10 eta 17 urte bitartekoentzat, Zelaieta parkeko karpan.

Egun osoan izango da mozorro lehiaketa Mexiko gaitzat hartuta, Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek antolaturik.

Otsailaren 15a

12:00 Inauteri dantzak Udabarri taldearekin herriko kaleetan barrena.

Otsailaren 17a

17:00 DO RE MI Diskofesta Zelaieta parkeko karpan.

17:00 Eskuratu zeure  bideoa Zelaieta zentroan.

18:00 Nagusientzako mozorro lehiaketa, kopaua eta  dantzaldia Nafarroa zentroan.

18:30 Perubeleren kalejira, agurra eta erreketa, eta umeentzako txokolatea herriko kaleetan eta Zelaieta zentroan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu