Astelehena,
2024ko Maiatzak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:43 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Udalak Abadiñoko auzoen izenen grafia finkatu du

Mugalari

Abadiñoko Udalak  idazki bat bidali dio Eusko Jaurlaritzari  argitzeko zeintzuk diren  herriko auzoak eta nola behar diren idatzi euren izenak.  Ekimen horrekin ofizialduta geratzen dira bai auzoen zerrenda eta bai auzoen izendegia, gai horretaz zalantzak dituzten  pertsona eta erakunde guztiek jakin dezaten nola jokatu, azaldu du  gaur Argi Abadek,  Euskera eta Hezkuntza Arloko zinegotziak.

Abadiño WEB

Abadiño Elizateko Udaleko webgunea. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Idazkia azkenengo Osoko Batzarrean onartu zen ahobatez, eta bertan esaten denez hauek dira, “egungo erabileraren arabera”, Abadiñoko auzoak: Amaitermin, Astola, Gaztelua, Gerediaga, Irazola, Lebario, Mendiola, Muntsaratz, Murueta, Sagasta, Traña-Matiena, Urkiola eta  Zelaieta. Idazkian orobat esaten da historikoki Abadiño kofradiatan banatuta egon dela eta hauek direla horien izenak: Gaztelua, Gerediaga, Mendiola, Muntsaratz, Sagasta eta Traña.  Beraz Udalbatzak onartu duen testuaren arabera,  Abadiñoko egungo auzo eta bizi-guneak gehiago dira bere jatorrizko kofradia historikoak baino.

Udalbatzak idazkiari bere onespena eman ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailera bidali da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu