GORA SOMERA | Arriagari omenaldia Bilboko Goienkalen
Mugalari
Gaur goizean Bilboko Somera kalean bere jaiotzaren 209. urteurrena betetzen dela gogoratuz Juan Crisostomo Arriaga musikaria omendu dute. Gora Somera elkarteak antolatutako ekitaldia eguerdiko hamabietan hasi da, Goienkaleko 12. zenbakiaren ondoan, konpositore bilbotarra etxe horretan jaio zen etxearen aurrean.
Ainhoa García eta Iñigo Navalón, Gora Somera elkarteko kideak musikari bilbotarrari buruz hitz egin dute, bere bizitza eta obra goraipatuz. Ondoren, Arriaga oroitzen duen plakan lore sorta jarri dute eta ekitaldia bukatzeko, Naia Gomez (lehen biolina) Nerea Alberdi (bigarren bibolina), Oscar Oteo (biola) eta Pedro Martinez (biolontxeloa) Juan Crisostomo Arriagak hari-laukotearentzat konposatutako piezak interpretatu dituzte.
Etiquetas: Arriaga, Bilbao, Gora Somera