Ostirala,
2024ko Urriak11

MugaKultura

loader-image
Durango
8:42 am,
temperature icon 11°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

HITZEZ ETA AHOTSEZ | ‘Itsasoa’ irakurgaia eta sortzaileentzat iturri

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

| Bihar, Urtarrilaren 27an, iluntzeko 19:00etan,  Durangoko Arte eta Historia Museoan, ‘Itsasoa da bide bakarra’ berbaldian parte hartuko du Eider Rodriguez idazleak

Apirilaren 24an egingo Hitzez eta Ahotsez ekimenaren bigarren urtean irakurraldia. Iaz Joseba Sarrionandiaren testuak izan ziren nagusi. Aurten itsasoa iturburu duten irakurgaiak ibiliko dira ahoz aho. Berrikuntza modura, partehartzaileek euren sorkuntzak plazaratu ahal izango dituzte.

Herri mailako ekimena den heinean, literaturzale eta euskaltzaleei dei berezia luzatuko zaie aurten Hitzez eta Ahotsez ekimenean.  Norbere sorkuntza erakusteko plaza eskeiniko zaie. Izan ere, irakurraldian, antolatzaileek aukeratuta testua zein norberak sortutako  irakurri ahal izango da. Testuaren luzera izango da ipiniko duten muga bakarra (bi minutukoa). Eta gaia ‘Itsasoa’.

Iaz Joseba Sarrionandiaren testu zatiak irakurri ziren. Orduak egin zituzten 200dik gora lagunek. Aurten esperientzia errepikatuko  egingo dute eta Sarriren testuez gain beste euskal idazle eta sortzaileren ipuin, narrazio eta poemek ere izango dute lekua. Besteak beste,  Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Txomin Agirre, Pako Aristi, Toti Martinez de Lezea, Aurelia Arkotxa

Leire Bilbao IBAN GORRITI 1

Leire Bilbao Durangon. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

 

Berbaldia eta tertulia dialogikoak

Irakurraldira orduko baina, datozen hiru hilabeteetan, literaturzaleei girotzeko aukera eskainiko die ekimenak. Lehenengo hitzordua, aste honetan izango da, urtarrilaren 27an. Iluntzeko 19:00etan,  Durangoko Arte eta Historia Museoan, “Itsasoa da bide bakarra” berbaldian parte hartuko du Eider Rodriguez idazleak. Izenburu hori dauka idazlearen azken lanak. Iaz aurkeztu zuen Eider Rodriguezek bere testia, Lagun Izoztua Sarrionandiaren elaberrian ardatz zuela. Bere azken lanean iurretako idazleak bere lanetan erakusten duen itsasoaren iruditegia dauka aztergai.

Eider_Rodriguez_idazlea_Baionan,_2008an B. Sarasola

Eider Rodriguez idazlea Baionan, 2008an. |ARGAZKIA | B. Sarasola

Otsailean eta martxoan, berriz, Ahotsez eta Hitzez ekimenak bigarren tertulia dialogikoetan parte hartzeko proposamena egiten du. Literaturzaleek aukera izango dute irakurri dutenaren gaineko iritzi, sentsazio eta interpretazioak elkartrukatzeko eta norbere irakurketa aberasteko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu