2015eko Txiki park-aren hasiera Durangon
Mugalari
Durangoko Udalak Durangoko familiei aurten ere eskainiko die Txiki Park Guneko aukera. Gunea urtarrilaren 24tik aurrera jarriko da martxan Landako Erakustazokan. Udalak, ekimen honen bitartez, jarraipena eman nahi dio 2007an lehenengo aldiz martxan jarri zuen proiektuari, izandako harrera baita eskaera ere kontuan hartuta.
Ekimen honen helburua elkarrekin egoteko, dibertitzeko eta gustura egoteko toki bat eskaintzea da eta, era berean, gurasoak eta umeak elkarrekin jolasteko aukera eskaintzea, herriko gainontzeko parke publikoen alternatiba estali gisa.
Aurten urtarrila, otsaila, martxoa, apirila baita maiatzako aste-bukaeretan ere eta arratseko 17:00etatik 20:00ak arte aukera egongo da bertara gerturatzeko eta jolasekin disfrutatzeko (Landako Erakustazokaren egutegia kontuan hartuta). Txiki Park gunea jai egunetan ere irekita egongo da.
| Sarrera doanekoa izango da erabiltzaile guztientzat dagokion edukiera bete arte. Bertan egongo diren jolasak erabiltzeko adin egokia 2 urtetik 5 urte arte izango da.
Etiquetas: Ayuntamiento, Durango, Txikipark