Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:14 am,
temperature icon 9°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 46 Km/h

Elorrioko Lince enpresak Sabino Arana Saria jasoko du datorren 25ean Bilbon

Mugalari

Euskadiko Odol Emaileen Elkartea, Arantzazu Ametzaga idazlea eta bibliotekaria, LINCE-La Industrial Cerrajera enpresa, Euskadiko Herri  Kirol Federazioa Sokatira eta Joaquín Achúcarro, inoizko  euskal pianistarik  nazioartean ezagunen eta entsutetsuenetako bat, izango dira 2014ko Sabino Arana Sariarekin nabarmenduko direnak. Horretarako ekitaldia urtarril honen 25ean ospatuko da, Bilboko Arriaga antzokian, 12:00etan.

Sabino Arana Fundazioaren sariek aurtengoarekin  XXVI. urte beteko dituzte. Sari horiek urtero ematen dira, euskal abertzaletasuna sortu zuenaren jaiotzaren urteurrenaren karietara. Haien bidez, Fundazioak bere esker ona agertzen die, gizartearen aldeko eskaintza-gaitasunagatik eta hura zerbitzatzeko joranagatik nabarmentzen diren pertsonei, erakundeei nahiz gizaldeei.

Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Mari Atutxak eta Irune Zuluaga aipatu erakundeko zuzendariak aurkeztu dituzte 2014ko sarituak.

Eta, adierazi duten bezala, Sabino Arana Fundazioak saria emango dio Euskadiko Odol Emaileen Elkarteari, goibururik eder eta humanistena: “Odola ematea bizitza ematea da” errealitate bihurtzen lan egiten duten kolektiboen eta pertsonen izenean”.

“Euskadiko Odol Emaileen Elkartearen bitartez Sabino Arana Fundazioak milaka euskal odol-emaileak goretsi eta saritu nahi ditu, baita, aldi berean, besteek bizirik segitzen eta hobeto bizitzen laguntzeko haiek egiten duten ekarpena ere. Odol-emaileen ekintza xume, borondatezko eta altruista hori besteen onerako elkartasunaren eta konpromisoaren adierazpen pertsonalik sakonena da”, erantsi dute.

Aitormenetako beste bat Arantzazu Ametzaga idazle eta bibliotekariarentzat izango da, garatu duen kultur jarduera jori eta sortzaileagatik. “Deserriratuen alaba izanik, Arantzazu Ametzaga  bera da berez euskal erbestaldi politikoaren ikur. Erbestaldi hark Itsasoaz bestaldean  aurkitu zuen lurrak txeratsu eta abegitsu hartu zuen, nahiz eta, bere sustraiei leial,  gero ere,  beteta ikusiko zuen itzultzeko amets hura. Idazle oparoa, Arantzazu Ametzagak hamar eleberri baino gehiago idatzi ditu, eta 500etik gora artikulu ere bai zenbait hedabidetan. Bestalde, Arantzazu Amezaga izan zen Eusko Legebiltzarraren liburutegi bikaina sortzearen alma mater ere”, azpimarratu dute.

Urtarrilaren 25ean emango diren sarietako beste bat LINCE, La Industrial Cerrajera  enpresak jasoko du. “Sabino Arana Fundazioak Lince euskal enpresa goretsi eta saritu nahi du. Sarrailagintza-etxe hori “Euskadi” marka bihurtu da munduan, gaur arte egin duen 80 urtetik gorako ibilbidean sarrailagileen sektoreko enpresa aitzindaria delarik. Lince sarrailagintza euskal enpresaren eredu bat da, erreferentziazkoa, eta munduan alderik alde hedatua, tinko eusten diela bere sustraiekiko leialtasunari  eta  bere eskualdean eta lurraldean aberastasuna eta enplegua sortzeko konpromisoari. Era berean,  haren enpresa-proiektuaren arrakastaren oinarria gizarte-erantzukizunari aktiboki  ekitea da, hala  enpresaren beraren barruan, nola bere ingurune hurbilean gauzatzen duena”, adierazi dute Fundazioko arduradunek.

LINCE2

Lince. | ARGAZKIA | Sabino Arana Fundazioa

Sabino Arana Fundazioak  baita goretsi eta saritu nahi du ere “Euskadiko Herri Kirol Federazioa. Sokatira”, “Euskal Herriko kirol-selekzioek nazioartearen aintzatespena lortu ahal izateko ireki duen bideagatik”.

“Wisconsineko (AEB) zeruan, 2014ko abuztuan, Euskadiren ereserkia eta airean uhinka, ikurrina, eta han, euskal selekzio bat —sokatirakoa— lehenengo bider parte hartzen ofizialki munduko txapelketa batean. Hura guztia gertaera historiko bat izan zen, eta horrezaz gain, aurrerapen bat, sinbolikoa bai, baina esanguratsua, Euskadiren berezko nazio izatean,  bai eta gure kirola nazioartean ezagutarazten eta  Basque Country aintzatetsia izateko bidean”.

Eta saria baita ere  Joaquín Achúcarrorentzat, inoizko  euskal pianistarik nazioartean ezagunen eta entzutetsuenetako batentzat, bere 60 urtetik gorako karreran gauzatu duen ibilbide profesional bikainagatik eta Euskadi kanpoan proiektatzeko egin duen ekarpenagatik.  Bere pianoarekiko bizi-grinari eta  karrera artistiko luze eta bikainari —mundu osoan goretsia— Joaquin Achucarrok irakaskuntzarako bokazio irmo eta kontrastatua gehitu die,  mundu osoan pianoko  gazte promesen prestakuntzarekin eta laguntzarekin erakutsi duen konpromisoan islatu dena”.

Alex Salmondek, Eskoziako lehen ministrari ohia eta Eskoziako Alderdi Nazionalistaren arima (SNP), sarituen artean eta Saria onartu zuelarik, gaur goizean bertan eskutitzez jakinarazi du zoritxarrez ezin izango duela urtarrilaren 25ean Bilbon saria jaso egun horretan Gordon barrutiko SNPren hautagia izendatua izango bait da. “Benetan sentitzen dut ekitaldi zoragarri honetan parte hartu ezin izatea eta nire ordez beste bateri saria ematea ulertzen dut. Dena dela, datorren urtean berriz izendatua izango banintz, hor egongo nintzateke saria jasotzeko”, adierazi du.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu